(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hainbat urtean 5,419 milioi euroko gastua egiteko baimena eman du Gobernuak, Ablitasko 5.924 hektareatan nekazaritza arloko azpiegituren proiektua egiteko astelehena, 2007.eko abenduak 10

Gobernuak baimena eman dio, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariari, 2007 eta 2010 artean 5.419.079 euroko gastua egiteko, Ablitasko nekazaritza arloko azpiegituren jarduera eremuko lanak egiteko.


Aipaturiko gastua honela banatuko dute: 50.000 euro 2007ko aurrekontuetatik ordainduko dituzte; 1.500.000 euro 2008ko aurrekontuetatik; 2.500.000 euro 2009koetatik; eta 1.369.079 euro 2010ekoetatik.


Proiektuak 5.924 hektareatan du eragina. Jabeak, orotara, 876 dira, eta lursailak, berriz, 10.408. Lursailak berrantolatu ondoren, ordea, 1.602 lursail izanen dira orotara. Hortaz, eraldaketa indizea 6,5ekoa izanen da. Gainera, aipatzekoa da jarduera eremuaren 5.924 hektareetatik 3.975 Ablitasko Udaleko herri lurrak direla.


Ustiategietako oinarrizko azalerari dagokionez, beheko eta goiko mugak honako hauek dira: lehorreko sailetan 60 eta 150 ha, hurrenez hurren, eta ureztatze sailetan, berriz, 5 eta 26 ha. Gutxieneko labore unitateen azalera, berriz, 60 ha-koa izanen da lehorreko sailetan, eta 5 ha-koa ureztatze sailetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa