(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak herritarren parte-hartze prozesua abiatu du, Iruñeko Eskualdeko Mugikortasun Iraunkorreko Plana dela-eta astelehena, 2007.eko abenduak 10

Antolatutako jardueren artean, Eskualdeko garraioaren gaineko bost tailer (beste hainbeste gairi buruzkoak), herritarrek kontsultak eta ekarpenak egiteko telefonoa eta web orria, eta "Mugikortasunaren busa" delakoan ezarritako informazio puntua daude


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak herritarren parte-hartze prozesua abiatu du, Iruñeko Eskualdeko Hiriko Mugikortasun Iraunkorreko Plana dela-eta. Nafarroako Gobernuaren ustez, ezinbesteko programa da, nola Plana aberasteko, hala hiri barruko garraio eta lekualdatze modu iraunkorrei buruz sentikortzeko.


Hiriko Mugikortasun Iraunkorreko Plana Iruñeko Eskualdean garraio iraunkorreko sistema ezartzeko sortutako Mahaiaren ekimena da. Izan ere, ibilgailu motordunen joan-etorriak gero eta ugariagoak dira metropoli eremuan, eta horren gaineko kezka handitzen ari da. Planaren kide anitzeko zuzendaritza teknikoa Nafarroako Gobernuko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren esku dago, Iruñeko Udalarekin eta Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatearekin elkarlanean. Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroaren (CRANA) aholkularitza teknikoa dute horretarako.


Plana 2007ko martxoan jarri zuten abian, eta aurreikuspenen arabera, Planean sartu beharreko jarduera programen eta proposamen zehatzen txostena datorren urteko martxoan amaituko dute.


Herritarrek Planean parte hartzeko programa honako hauek aurkeztu dute, gaur goizean: Susana Labiano Bastero Garraio arloko zuzendari nagusiak, Javier Torrens Alzu Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateko presidenteak, eta Ana Elizalde Urmeneta Iruñeko Udaleko zinegotziak (Mugikortasun arloko arduradunak).


Planaren lanketan herritarrek parte har dezaten sustatzea helburu izanik, 5 tailer antolatu dituzte. Lehenengoa bihar eginen dute, abenduaren 11n, eta azkena, berriz, abenduaren 20an, ostegunean. Honako gai hauek aztertuko dituzte aipaturiko tailerretan:


- Oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna: abenduaren 11n, 19:00etan.


- Garraio Publikoa: abenduaren 12an, 19:00etan.


- Lanerako mugikortasuna: abenduaren 17an, 19:00etan.


- Ikastetxeetarako mugikortasuna: abenduaren 18an, 19:00etan.


 - Eskualdeko mugikortasuna: abenduaren 20an, 19:00etan.


Arloz arloko tailerrak Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroan eginen dituzte, eta nahi duenak parte hartu ahal izanen du euretan, aldez aurretik izena eman ondoren. Tailerrez gain, herritarrek Planaren garapenean parte hartzeko beste bide batzuk ere egokitu dituzte. Hartara, herritarrek kontsultak egin ahal izanen dituzte, 948 13 65 91 telefono linea zuzenaren bidez. Era berean, datorren astetik aurrera, www.movilidaddelacomarcadepamplona.navarra.es web orria jarriko dute abian, ekarpenak egiteko, zalantzak argitzeko, eta tailerretan izena emateko. Abenduaren amaieran eta urtarrilaren hasieran "Mugikortasunaren busa" delakoa ibiliko da Iruñeko Eskualdeko hainbat lekutan, sentikortze lanak egiten eta herritarren proposamenak biltzen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Escuchar la rueda de prensa
Ver la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa