(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erakundeek, gizarte entitateek eta herritarrek beren CO2 isuriak konpentsatu ahalko dituzte lankidetza proiektuak finantzatuz asteartea, 2007.eko abenduak 11

Garapen bidean diren herrialdeetan aldaketa klimatikoa arintzeko isuri-konpentsaziorako borondatezko funts bat eratzen duen akordioaren sinadura ekitaldia zuzendu dute Sanzberro eta García Malo kontseilariek


Sinaduraren unea.

Sinaduraren unea. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Begoña Sanzberro Iturririak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari María Isabel García Malok zuzendu dute gaur goizean zenbait erakunde eta gizarte entitaterekiko lankidetza hitzarmena sinatzeko ekitaldia; hitzarmenari esker "Fondo Cero CO2" izenekoa jarriko da abian, Foru Komunitatean, isuriak borondatez konpentsatzeko funtsa, erakundeei, entitateei eta herritarrei atmosferara isurtzen duten karbono dioxidoa (CO2) konpentsatzeko aukera emanen diena, azpigaratutako herrialdeetan, hau da, aldaketa klimatikoaren mehatxua larriagoa den tokietan, lankidetza proiektuak finantzatuz.


Kontseilariekin batera, akordioa izenpetu duten entitateak hauek izan dira: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Julio Lafuente errektoreak ordezkatuta; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Jesús María García Antón lehendakariak ordezkatuta; Nafarroako GKEen Koordinakundea, Javier Abadek ordezkatuta, Ecología y Desarrollo Fundazioa, Rafael Lópezek ordezkatuta, eta Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa, ekimenaren bultzatzailea baita, Javier Asían zuzendari kudeatzaileak ordezkatuta. Akordioak 2010. urtera arteko indarra du eta urtero luzatu ahalko da.


Nafarroako "Fondo Cero CO2" ekimenak CO2ren isurien borondatezko konpentsazioak sustatu nahi ditu, horiek baitira aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak, eta horretarako bidea izanen da gizartearen sentsibilizazioan eta partaidetzan laguntzea, bai eta Nafarroan garapenerako lankidetzarako abiatutako proiektuei sostengua ematea ere.


Parte hartu nahi duten entitateek eta pertsonek ekarpen ekonomikoak eginen dituzte beren CO2 isuriak konpentsatzeko, eta diru kopuru horiek akordioa izenpetu duten entitateek ohiko deialdietan aurkezten dituzten proiektuei esleituko zaizkie urtero. Horretarako, sinatzaileek, beren jardun esparruetan eta ahal duten neurrian, funtsaren bitartez isurien borondatezko konpentsazioa sustatzeko konpromisoa hartuko dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa