(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa eremuetako osasun artapenean egindako hobekuntzen berri eman du osasun kontseilariak, Parlamentuan asteartea, 2007.eko abenduak 11

2008ko planean aurreikusi dutenez, gaur egungo errefortzu langileen ordez lehen mailako artapeneko lantaldeei laguntzeko sendagileak eta erizainak jardunen dira, eta horretarako 125 sendagile eta 125 erizain kontratatuko dituzte, 24 landa eremuetarako


María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak landa eremuetako etengabeko osasun artapeneko gaur egungo eredua hobetzeko neurrien berri eman dio, gaur goizean, Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeari. Era beran, osasun etxeetan lehen mailako artapen prozesuaren antolakuntza hobetzeko proiektu pilotuaren berri ere eman dio.


Kutz kontseilariak azaldu duenez, landa eremuetako osasun artapenari dagokionez, 2008ko urtarriletik aurrera, honako ekintza hauek eginen dituzte: etengabeko artapeneko guneetan berariazko langileak ezarriko dituzte, zaintza eta larrialdi zerbitzuetarako; lehen mailako artapeneko lantaldeei laguntzeko sendagile eta erizainak jardunen dira; landa eremuetako osasun arloko langileen lan baldintzak hobetuko dituzte, eta baita errefortzu langileen baldintzak ere.


Gaur egungo errefortzu langileen ordez lehen mailako artapeneko lantaldeei laguntzeko sendagileak eta erizainak jardunen dira, eta horretarako 125 sendagile eta 125 erizain kontratatuko dituzte, Nafarroako oinarrizko 24 landa eremuetarako. Osasun arloko langile berriek lehen mailako artapeneko langileen hutsak beteko dituzte, etengabeko artapeneko lanak eginen dituzte, eta gaur egungo langileen lana osatzeko jarduerak eginen dituzte.


Aipaturiko neurriak onuragarriak izanen dira landa eremuetako gaur egungo osasun langileentzako; izan ere, oporretako eta araudiaren araberako gainerako hutsak betetzea ahalbidetuko dute, etengabeko artapeneko txandak indartuko dituzte, eskaria handiagoa den aldietarako lehen mailako artapeneko lantaldea osatzeko langileak bermatuko dituzte, lan karga handieneko oinarrizko eremuetan zaintza txandak ezarriko dituzte (baita gauez ere), eta aipaturiko lantaldeetako profesionalek zaintza txanda egin ondoren gutxienez ere hamabi orduko atsedenaldia izatea ahalbidetuko dute. Langile laguntzaileen kontratuak administratiboak izanen dira, jardunaldi osokoak, eta lehen mailako artapeneko lantaldeko gainerako langileen eskubide eta betebehar berak izanen dituzte. Xede horretarako, lan eskaintza publikoko deialdia eginen dute, 2008ko lehen seihilekoan.


Lehen mailako artapenaren antolakuntza hobetzea


 Osasun etxeetan lehen mailako artapen prozesuaren antolakuntza hobetzeko proiektu pilotuaren berri ere eman dio osasun kontseilariak Parlamentuari. Proiektu horretan bost osasun etxek hartuko dute parte (Antsoain, Ermitagaña, Atarrabia, Tafalla eta Tutera Mendebaldea), eta hainbat helburu zehatz erdiesteko neurrien gaineko probak egitea eta neurri horiek hartzea du helburu. Helburu zehatzak honako hauek dira, hain zuzen: lehen mailako artapen zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetzea; kudeaketako izapide burokratikoak arintzea eta gutxitzea; eriek euren burua zain dezaten sustatzea eta autonomia handitzea; eta amaitzeko, osasun arloko langileen garapen profesionala bultzatzea.


Proiektua azaroko lehen hamabostaldian jarri zuten abian, aipaturiko bost osasun etxeetan, eta ondorioen lehen ebaluazioaren berri eman du gaur kontseilariak. Adierazi duenez, egunean bertan txanda hartzeko aukerek gora egin dute, eriak gustura daude administrazioko langileen zerbitzuarekin, oniritzi izapideak gutxitu egin dira (errezetei, osasun arloko garraioari, eta oxigenoterapiari dagokionez), historia kliniko informatizatuaren potentzialtasunak hobera egin du, eta profesionalak ere gusturago daude.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Atención médica continuada en zonas rurales.ppt
Proyecto piloto de Atención Primaria.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa