(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abril Hualde Martínezek, Corellako Arte Eskolako ikasle ohiak, Mugikortasunaren Kalitatea Espainia 2007 saria jaso du asteazkena, 2007.eko abenduak 12

Ikasle honek 2005ean, "Leonardo da Vinci" hezkuntza trukerako Europako programari esker, Ingalaterrako enpresa batean egindako praktiken aprobetxamendua baloratu du Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak.


Abril Hualde Martínez

Abril Hualde Martínez. ( irudia handitu )

Abril Hualde Martinezek, Nafarroako Gobernuaren Corellako Arte Eskolan Dekorazioko Proiektu eta Obra Zuzendaritza ikasitakoak, Mugikortasunaren Kalitatea Espainia 2007 Saria jaso du, lanbide heziketako ikasleen kategoriako banakoen modalitatean. Nafar honek 2005ean, "Leonardo da Vinci" hezkuntza trukerako Europako programaren barruan, hiru hilabetez enpresa britainiar batean egin zituen lan praktika eredugarriak baloratu ditu epaimahaiak.


Abril Hualdek 22 urte ditu eta Valtierrako bizilaguna da; 2005ean Corellako Arte Eskolan lanbide heziketako ikasketak amaitu ondoren, egun Arkitektura Teknikoko 2. maila ikasten du La Almuniako Unibertsitate-eskola politeknikoan (La Almunia de Doña Godina, Zaragoza).


Aipatutako sariak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ematen ditu, "Programas Educativos Europeos" izeneko erakunde autonomoaren bitartez, "Leonardo da Vinci" programan parte hartzen duten lanbide heziketako ikastetxeetako eta unibertsitateetako ikasle edo irakasle espainiarrek atzerrian egindako esperientzia edo jarduera eredugarriak nabarmentzeko.


Sarien helburua da kalitatea sendotzea, mugikortasun proiektu guztiek barne hartu behar duten faktore ezinbestekotzat hartuta, eta, halaber, Europako nazioen arteko mugikortasunaren arloan izaten diren jardunbide onen zabalkundean laguntzea eta partaideen lan egokia aitortzea.


Urtero lanbide heziketako ia 180 ikasle nafar joaten dira atzerrira praktikak egitera Foru Komunitatean Hezkuntza Departamentuak kudeatu eta koordinatzen duen "Leonardo da Vinci" Europako programa honi esker.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa