(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilaria N-121-A errepidea Igantzi eta Endarlatsa artean hobetzeko eta zabaltzeko lanak ikusten izan da asteazkena, 2007.eko abenduak 12

Lanak hiru tartetan ari dira egiten, eta zirkulazio karga handiko korridore estrategiko hori, Bidasoa ibaiaren ibilbideari jarraitzen diona, bide laster bihurtzea dute helburu


. Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria Iruñea-Behobia errepidean (N-121-A) Igantzi eta Endarlatsa artean egiten ari diren lanak ikusten izan da, gaur goizean. Lan horiek Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean eta Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planean barne hartuta daude, Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren (SPRIN) arteko hitzarmenari jarraiki.


N-121-A errepidea Nafarroako interes orokorreko sareko korridore nagusietako bat da. Errepideak Bidasoa ibaiaren ibilbideari jarraitzen dio, eta bertan egiten ari diren lanen helburua zirkulazio ahalmena handitzea da. Horretarako, ibilbide berria eraikitzeko lanetan ari dira, N-121-A errepidea bide laster bihurtzeko. Ibilbide berriak aurreratzeko bideak izanen ditu, eta oro har, errepidearen segurtasuna eta erosotasuna hobetuko ditu.


N-121-A errepidearen ezaugarriak kontuan hartuta, bertan egiten ari diren lanak korapilatsuak dira, eta etengabe gorabeherak eragiten dituzte zirkulazioan. Hortaz, Alba kontseilariak gaur goizean azpimarratu duenez, errepidearen erabiltzaileen laguntza ezinbestekoa da; hots, beharrezkoa da gidariek beste errepide batzuk erabiltzea, eta, gainera, lanek irauten duten bitartean, Iruñea-Behobia errepidea ez erabiltzea komeni da.


Lanak hiru tartetan ari dira egiten: Igantzi-Etxalar, Etxalar-Bera eta Bera-Endarlatsa. Lehenengo bi tarteetako lanak OHL, Ideconsa eta Ecay Andueza enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zizkioten. Hirugarren tarteko lanak, berriz, Construcciones Mariezcurrena enpresari.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa