(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak argitara eman du herrietako kontsultategi medikoak eraikitzeko dirulaguntzen deialdia asteazkena, 2007.eko abenduak 12

Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektuan 933.000 euroko kontusaila aurreikusi da xede horretarako


Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur (154 zk.a, abenduaren 12koa) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpena, 2008. urtean herrietako oinarrizko osasun laguntzako kontsultategi medikoak eta kontsultategi osagarriak eraiki eta berritzeko dirulaguntzetarako deialdia onesten duena.


Datorren urterako aurrekontu orokorren proiektuan, oraindik Parlamentuan eztabaidatu eta onesteko badago ere, 933.000 euroko kontusaila dago aurreikusirik xede horretarako.


Herrietako oinarrizko osasun laguntzako kontsultategiak udal titularitatekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak osotara finantzatzen ditu horiek eraiki edo berritzeko lanak, betiere lan horiek kasuan kasuko urteko deialdiaren barruan onesten badira. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bere gain hartzen du, halaber, kontsultategi horiek altzariz eta tresneriaz hornitzeko kostua, behin eraikinak egin edo berrituta daudenean. Egun, herrietako 247 kontsultategi daude Nafarroan.


2007ko ekitaldian 16 kontsultategi eraiki ziren, herri hauetan: Erratzu (Baztan), Etxauri, Aribe, Zubiri (Esteribar), Bidankoze, Faltzes, Arrada, Uxue, Kaseda, Abartzuza, Iturgoien, Meano, Murieta, Monteagudo, Ribaforada eta Fustiñana.


Azken sei ekitaldi ekonomiko hauetan, 2002tik 2008ra, herrietako kontsultategiak eraikitzeko dirulaguntzak biltzen dituen kontusailak %98,3ko igoera izan du, 470.547 eurokoa izan zen 2002an eta 933.000 eurokoa izanen da 2008an, gehikuntza sekuentzia honekin: 2002an, 470.547 euro; 2003an, 598.451 euro; 2004an, 593.434 euro, 2005ean, 697.469 euro; 2006an, 800.102 euro; 2007an, 900.000 euro, eta 2008an, 933.000 euro (onetsi gabe dagoen aurrekontu proiektuan jasotako zenbatekoa).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa