(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Xabier Azanza Arbizu Euskararen Nafar Institutuko zuzendari izendatuko dute

osteguna, 2007.eko abenduak 13

Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariak Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria aurkeztu du gaur goizean, izan ere, aurki Xabier Azanza Arbizu izendatuko dute aipatu posturako.


El consejero Pérez-Nievas y el futuro director del Instituto Navarro de Vascuence, Xabier Azanza.

El consejero Pérez Nievas y el futuro director gerente del Instituto Navarro del Vascuence, Xabier Azanza. ( irudia handitu )

2002. urteaz geroztik Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakaria, Bilbon jaio zen 1964an, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.


Zuzenbidean lizentziatua (2007) Universitat Oberta de Catalunya-ren bidez eta Lan Zientzietan lizentziatua (2003) Errioxako Unibertsitatearen bidez, Lan Harremanetako Diplomatura ere badu (1986) Euskal Herriko Unibertsitatean egina.


Arestian aipatutakoaz gain, ondoko prestakuntza hau ere badu: Lan Arriskuen Prebentziorako Goi Teknikaria, Segurtasun, Higiene eta Ergonomia eta Psikosoziologia espezialidadeetan; Lan Arriskuen Prebentziorako auditorea; eta Ohsas 18001 Teknikaria eta EFQM-ko kanpoko ebaluatzailea.


2000. urtetik Mondragon Korporazio Kooperatiboan sartuta dagoen Lagun S. Coop (Jangarria SL) enpresan aritu izan da Giza Baliabideen zuzendari gisa. 1997tik 200ra arte, Giza Baliabideen zuzendaria izan zen Step Two S.A. IMAGINARIUM ENPRESAN; 1992tik 1997ra kargu bera izan zuen Nekea S.A. SUPERMABO enpresan; eta 1986tik 1992ra Casa Vasca S.A. enpresan aritu zen pertsonalburu.


Esan bezala, 2002. urteaz geroztik Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakaria izan da eta Pertsonal-zuzendarien Elkarteko (AEDIPE) Zuzendaritzako Batzordeko kidea da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa