(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Minbizia dela-eta Bideko Ama Birjina Ospitalean dauden haurrek eski jarduerak egin ahal izanen dituzte Aragoiko Pirinioetan osteguna, 2007.eko abenduak 13

Programa ARAMON enpresak antolatu du, Aragoiko Pirinioetako bost eski estazio biltzen dituen erakundeak, Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Nafar Elkartearen (ADANO) eta Bideko Ama Birjina Ospitalearen laguntzarekin


Minbizia dela-eta Bideko Ama Birjina Ospitalean dauden haurrek eski eta mendi jarduerak egin ahal izanen dituzte, euren osasun egoerak ahalbidetzen duenean, Aragoiko Pirinioetan.


Jarduera programak "Un gorro, una ilusión" (Txano bat, ilusio bat) du izena, eta ospitaleratutako haurrei adore ematea du helburu, gaixotasun gogorraren aurkako borrokari aurre egin diezaioten. Aragoiko Pirinioetako eski estazioak biltzen dituen "ARAMON, Montañas de Aragón" enpresak bultzatu duen programa da, eta horretarako, Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Nafar Elkartearen (ADANO) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitalearen laguntza izan du.


Programaren baitan, elurrerako txano bat jasoko dute ospitaleratutako haurrek, irribarre baten truke, eta oneratzen direnean Aragoiko Pirinioetako eski estazio batera bidaia egiteko aukera eskainiko diete, mendiaz gozatzeko, eta nahi izanez gero, eski jarduerak egiteko, Espainiako Eski Eskolako irakasleen laguntzarekin. Programa hainbat urtez luzatuko dute, eta beraz, aurten guztiz osatuta ez dauden haurrek datozen urteetan gozatu ahal izanen dute mendiaz.


Fernando Boneta Beorlegui Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendariak aurkeztu du programa, gaur goizean, eta Miguel Ángel Rodríguez ARAMÓN enpresako ordezkaria eta María Luisa Martín ADANO elkarteko presidentea izan ditu lagun.


Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendariak balioespen positiboa egin du ekintzaren gainean: "Haurrak jazoera atsegingarri baten zain daude; hots, elurraz gozatzeko zain. Ospitalean egotea gogorra da haurrentzat, eta guztion esku dago euren bizimodua eta ingurua normalizatzen laguntzea. Orain ilusio berri bat dute. Gisa honetako jarduerek ondorio onuragarriak izaten dituzte haurrengan; izan ere, ekintzaren berri jakiteak motibatu egiten ditu, eta baita ekintzak berak ere: elurrarekin, mendiarekin eta naturarekin harremanetan jartzeak".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa