(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 300.000 euroko ezohiko laguntza eman dio Nafarroako Gurutze Gorriari, Bangladeshen larrialdiko giza proiektuak finantzatzeko ostirala, 2007.eko abenduak 14

Mª Isabel García Malo Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak 300.000 euroko ezohiko laguntza eman dio, gaur goizean, Joaquín Mencos Arraiza Nafarroako Gurutze Gorriko presidenteari. Laguntza hori Nafarroako Gobernuak berriki onartu du, joan den azaroaren 15ean Bangladesh astindu zuen "Sird" zikloiaren kalteak jasan dituzten pertsonei laguntzeko.


Margarita Ledo Souto

Margarita Ledo Souto ( irudia handitu )

Ezohiko laguntza emateko ekitaldiaren baitan, García Malo kontseilaria, Nafarroako Gurutze Gorriko presidentea, eta prentsaurrekora bildu diren berriemaileak Bangladeshen dagoen borondatezko lankide batekin harremanetan jarri dira, audio-konferentzia bidez. Aipaturiko lankidea Margarita Ledo Souto da, Gurutze Gorrikoa, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker finantzatutako giza misioan parte hartzen ari direnetako bat da. Hartara, Asiako herrialdeko gaur egungo egoeraren berri jakin ahal izan dute prentsaurrekora bildutakoek, eta baita bertan egiten ari diren osasun eta berreraikitze arloko lanen berri ere.


"Sird" zikloiak milaka hildako eta zauritu eragin ditu Bangladeshen, eta 900.000 bat familia laguntza beharrean daude; hots, zazpi milioi pertsona, gutxi gorabehera. Gainera, herrialdeko hogei estatu baino gehiagotan uzta galdu dute, eta ondorioz, elikadura arloko beharrak asetzeko arazoak izan ditzakete datozen hilabeteetan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa