Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Europako Batzordeak 2007-2013 urteetako Nafarroako Landa Garapeneko Programa onetsi du eta, horren ondorioz, proiektua Europar Batasuneko erakundeen oniritzia eskuratu duen lehena da Espainian. Aipatutako programak, guztira, 502.354.319 euroko gastu publikoa ekarriko du.
Betizu.
(
irudia handitu
)
Programa onetsi den datari esker (pasa den abenduaren 4) Espainiako bakarra izanen da Europako funtsak eskuratzen 2007ko ekitaldian, aukera horretaz soilik baliatu ahal direlako aurtengo abenduaren 12a baino lehen onetsitakoak. Zehazki, Nafarroarako 2007an aurreikusi den Europako funtsen exekuzioa 15 milioi euro ingurukoa izanen da.
Esan bezala, 2007-2013 urteetako Nafarroako Landa Garapeneko Programa gauzatzeak 502 milioi euroko gastua ekarriko du guztira. Finantzaketarako ahalegin publiko hori gehienbat Nafarroako Gobernuak hartuko du bere gain, 390 milioirekin, agerian utziz foru gobernuak landa garapen orekatu eta iraunkorraren aldeko apustua egiten duela. Nafarroako Gobernuaren finantzaketa Europar Batasunaren ekarpenarekin osatuko da, FEADER (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) erabiliz 112,3 milioi euroko emanen baititu.
Zenbaki horiek aurreko aldiarekin (2000-2006) izandakoekin alderaturik, ikus daiteke 2007-2013 urteetarako gastu publikoak, guztira, %47ko igoera izan duela, Europar Batasunaren ekarpenean %38ko murrizketa gertatu bada ere; horrek esan nahi du Nafarroako Gobernuak ahalegin handiago egin behar izan duela aurrekontuetan, %144koa alegia.