(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak "Euskararen erabilera eskolan-ekimen gida 2008" argitaratu du, eskola eremuan euskararen erabilera sustatzeko asteartea, 2007.eko abenduak 18

Hezkuntza Departamentuak "Euskararen erabilera eskolan-ekimen gida 2008" argitaratu du, eskola eremuan euskararen erabilera sustatzea helburu duen jarduera gidaliburua. Euskararen erabilera sustatzeko Hezkuntza Departamentuak diseinatu dituen 19 jarduera bildu dituzte gidaliburuan, eta hasierako aurrekontua 408.957 eurokoa izan da.


A, B eta D ereduetan ari diren ikasleek eredu horietako curriculumean eskatutako hizkuntza trebetasunak jorratzeko eraginkortasun frogatua duten jarduerak dira; era berean, ikasgelako jarduera akademikotik kanpoko berezko erregistroak garatzeko ere baliagarriak dira. Euskara Atalak aurreikusi duenez, 25.500 bat ikaslek hartuko dute parte aipaturiko jardueretan: 3.200 ikaslek hizkuntza aberasteko programetan; 19.000k, jarduera osagarrietan; 1.000k, eskolaz kanpoko jardueretan; eta 2.300ek, ikastaroetan. Deialdi batzuk abian daude dagoeneko, eta 2008-09 ikasturtean ere eginen dituzte. Beste batzuetan, berriz, eskaerak egiteko epea hasi berri dute, eta deialdia laster eginen dute.


Deialdietako oinarriak kontsultatzeko, eskaerak egiteko inprimakiak jaisteko, eta garrantzizko edozein informazio eskuratzeko bi web orri hauek erabil daitezke : http://www.pnte.cfnavarra.es/profesorado/recursos/euskera
http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/sustapena


Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa