(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri lan Departamentuak jakinarazi du ez dagoela arazorik zirkulatzeko sare nagusian, baina arretaz gidatzeko eskatu du asteartea, 2007.eko abenduak 18

Nahitaezkoa da kateak erabiltzea bigarren mailako sareko Belagua eta Urbasa mendateetan


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak errepideen egoerari buruzko bere azken partean adierazi duenez, ez dago arazorik Foru Komunitateko errepideen sare nagusian, baina gomendatu du arretaz gidatzea, ez baita erabat desagertu izotza egiteko arriskua.


Bigarren mailako sarean, berriz, nahitaezkoa da kateak erabiltzea Belaguako mendatean (NA-1370, 18. kilometro puntutik aurrera) eta urbasako mendatean (NA-718).


Uxueko errepidea, NA-5310, itxita dago 2. kilometro puntuan.


Herri Lan Departamentuko Zainketa Zerbitzuak elurra kentzeko makina hauek jarri zituen abian atzo: Irurtzungo zentroan:19, Mugairiko zentroan: 5, Lizarrako zentroan: 9, Tafallako zentroan: 4, Tuterako zentroan: 2, Iruñeko zentroan: 6, eta Agoizko zentroan: 11, gehi 2 turbofresa. Guztira, elurra kentzeko 56 makina eta 2 turbofresa, 60 langilerekin, gehi elurra kentzeko makinen gidariak. 1.200 tona gatz inguru erabili dira.


Gaur goizean ibilgailu astunentzat itxita egon dira Urbasako mendatea eta Lergako gaina, eta kateak erabili beharra zegoen mendate hauetan: Belagua, Lizarraga, Urbasa, Meano, Egozkue eta Artesiaga. Mendate horiek guztiak, Urbasa eta Belagua izan ezik, kateak behar baitira, esan bezala, ez dago arazorik dagoeneko.


Meteorologiaren bilakaera ikusita eta elurra atertu duenez, Nafarroako Gobernuak gaur 15:00etan kenduko du Neguan errepideak Erabilgarri mantentzeko koordinazio organoen alerta egoera.


Gobernuak Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du www.cfnavarra.es/obraspublicas. web orrian eta 900 400 100 zenbakiko doako telefonoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa