(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 17.400 nekazari eta abeltzainek 80 milioi euro jasoko dituzte abenduan asteazkena, 2007.eko abenduak 19

Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak gaur hasi da honako hauen ordainketak egiten: belarkien laboreen ekoizleentzako Europar Batasunaren laguntzak, ordainketa bakarraren zenbatekoa, abeltzaintzako primak, Nafarroako Landa Garapenerako Planaren barreneko nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak eta eskualde behartsuetarako konpentsazioko kalteordainak.


Ardiak

Ardiak mendian.

Zenbatekoa, guztira, 80 milioi eurokoa izanen da; abenduan zehar ordainduko zaie Nafarroako 17.378 nekazari eta abeltzaini.


Europar Batasuneko laguntza hauek ordaintzeko aldia, landa garapenarekin lotutakoak salbu, aurtengo abenduaren 1etik 2008ko ekainaren 30era bitartekoa da. Epe luzea bada ere, Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak, abeltzaintzaren sektorea krisi larrian dagoela kontuan hartuta, ahal den guztia egin du ordainketak lehenbailehen gauzatzeko. Hori dela eta, abendua amaitzeko falta diren egunetan ordainduko dira laguntza horiek guztiak. Asmoa da Nafarroako abeltzaintzaren sektoreak, batik bat, ahalik eta azkarren jasotzea sostengu ekonomikoa.


Gaur dagoeneko 70 milioi euro egiten duten ordainketak gauzatu dira, honela banatuta:


  • Nekazaritzako ordainketa elkartuak, 10,5 milioi euroko zenbatekoarekin, Nafarroako 9.081 nekazarik jasoko dituztenak.

  • Ordainketa bakarraren zenbatekoa, 55,3 milioi euro, Nafarroako 15.753 nekazari eta abeltzainek jasoko dituztenak. Gogoratu behar da ordainketa Bakarra Europar Batasunak ematen duen laguntza dela, ekoizpenetik banandua, 2006az geroztik nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorerako lehen zeuden beste lerro batzuen tokia betetzen duena (abeltzaintzako primetan estentsibo bihurtzeko ordainketak, lekadunetarako laguntzak …).
  • 4,1 milioi, abeltzaintzako prima elkartuen ordainketen zati bati dagozkionak, guztira Nafarroako 1.886 abeltzainek jasoko dituztenak.


  • Datorren astean zehar abeltzaintzako prima elkartuen gainerakoa ordainduko da (ardi aziendaren primari dagokion saldoa, zehazki), 3,5 milioi euroko zenbatekoarekin, Nafarroako 2.046 abeltzainek jasoko dituztenak.


    Era berean, datorren astean ordainduko dira 2007-2013 urteetarako Nafarroako Landa Garapenerako Programan landa garapenerako aurreikusita dauden laguntzak, 6 milioi euroko zenbatekoarekin.


    Dokumentazioa:
    Pagos previstos en el mes de diciembre

    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa