(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren urtean 2.000 ekintzatik gora beteko dira Nafarroan aldi baterako kontratuen eta laneko istripuen kopuruak gutxitzeko asteazkena, 2007.eko abenduak 19

Roig kontseilariak zuzendu du Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Nafarroako Lurralde Batzordeak gaur egindako bilkura


Bileraren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria José María Roig Aldasorok zuzendu gaur goizean Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Nafarroako Lurralde Batzordeak Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan egindako bilkura, non parte hartu duen halaber Gobernuaren ordezkariak, Vicente Ripa Gonzálezek.


2008ko jarduketak laneko istripuen arloan beteko dira -1.075 jarduketa- eta enpleguaren eta lan harremanen arloan -1.057 jarduketa-. Zehazki, Nafarroako Gobernuak honako kanpaina hauek eginen ditu laneko arriskuen prebentzioaren arloan: laneko istripuen kopuru handiaren inguruko kanpaina, kasuan kasuko jarduera-sektorean laneko istripu gehien dituzten enpresetan prebentziorako antolaketa egokia dagoenentz jakiteko xedea duena; kanpoko prebentzio zerbitzuen kontrolerako kanpaina; istripu arinak ikertzeko kanpaina; eraikuntzari buruzko berariazko kanpaina; eraikuntzari buruzko kanpaina orokorra; sektore berariazkoei buruzko kanpaina; eritasun profesionalak ikertzeko kanpaina; eraikuntza lanetako azpikontratazioari buruzko Legearen inguruko kanpaina, azpikontratazioa mugatzearen arloko araudiak eskatzen dituen betebeharrak errealak izan daitezen; Prevea Planari beren borondatez atxikitako enpresek plana betetzen duten baloratzeko kanpaina. Horrez gain, ahal den azkarren ikertuko dira hildakoak eragindako istripuak, larriak eta oso larriak. Era berean, eremu honetan egiten diren salaketak bideratu eginen dira, lehentasuna emanez langileentzat arrisku potentzial handiena duten egoerei.


Bestalde, Foru Gobernuak kanpaina berariazko bat eginen du aldi baterako kontratazioan gertatzen diren iruzurren kontra. Aldi baterako kontratu gehien dituzten 1.000 enpresak hautatu eta horietan kontratu egonkorrak egitea sustatuko da. Ekintza horien ondotik, ikuskapena eginen da aldi baterako kontratuen kopuru horiek mantendu edo agertzen diren 70 enpresatan.


Horrez gain, Nafarroako Gobernuak babes berezia behar duten gizataldeen inguruko jarduketak bereko ditu, hala nola, emakumeen kontrako diskriminazioaren debekua eta langile ezgaituen laneko integrazioa bultzatzen duen araudia kontrolatzea. Jarduketa horien osagarri, legez kanpoko lagapenaren arloko beste batzuk eginen dira eta zerbitzu anitzeko enpresak kontrolatzeko beste kanpaina bat.


Lan bileran zehar adierazi denez, datorren urtean, 2008an alegia, guztira 5.496 jarduketa beteko dira laneko eta gizarte segurantzako ikuskapenaren arloan. Zehazki, laneko arriskuen prebentziorako jarduketak, eta enplegu eta lan harremanen arlokoak Nafarroako Gobernuaren eskumenekoak dira, eta gizarte segurantzakoak, ekonomia irregularraren arlokoak eta atzerritarren kontrolekoak, berriz, Estatuaren eskumenekoak dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa