(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitateko ikerketa jarduerak ugaritzeko ia 1.500.000 euro emanen dituzte Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak asteazkena, 2007.eko abenduak 19

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Akordioaren bidez, 1.480.000 euro jasoko ditu I 3 Programak, Nafarroako unibertsitateetan ikerketa jarduerak egitea eta ugaritzea bultzatzen duen programak.


I 3 Programa 2004-2007 aldiko I+G+B Plan Nazionalaren esparruan sortu zuten, eta kalitatezko espainiar ikertzaileen jardunaren egonkortasuna sustatzea, oso produktiboak diren ikertzaileak intentsitate handiagoz jardun daitezen erraztea eta atzerriko ikertzaile esperientziadunak lanean hastea ditu helburu.


Programak bi jarduera ildo ditu: batetik, "ikerketan modu egonkorrean hastea", ikertzaile lanpostu egonkorrak sortzea helburu duena (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak finantzatzen du %100ean), eta, bestetik, "areagotzea", oso produktiboak diren irakasle ikertzaileak edo ikertzaile taldeak, irakaskuntza jardueraren kalitateari kalterik egin gabe, modu intentsiboan jardun daitezen sustatzea helburu duena, horretarako ordezko irakasle ikertzaileak kontratatuz (Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren funtsekin finantzatzen da).


Foru Komunitateak I 3 Programan duen parte-hartzea zehazten duen eta Nafarroako Gobernuaren eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren arteko lankidetzako protokolo orokorraren testua 2005ean sinatu zuten, eta 2006an eta 2007an egon da indarrean, urteko hitzarmen espezifikoen bidez zehazten bada ere. 2007koa berriki onartu dute, eta "ikerketan modu egonkorrean hastea" ildoari dagokionez, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak gehienez ere lehen mailako ikertzaileentzako 3 lanpostu finantzatzea hitzartu du, 390.000 €-ko erabateko bermearekin. Lanpostu horiei beste 7 gehitu behar zaizkie, 2005 eta 2006ko hitzarmenetako geldikin ekonomikoen kontura finantzatu daitezkeenak (910.000 €).


"Areagotzea" ildoari dagokionez, berriz, ikerketa jardueretarako gehienez ere 180.000 € ematea hitzartu dute (ekarpena erdibana eginen dute Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak). Aurreko hitzarmenekin alderatuz gero, ildo berria da, eta berorren ezarpenerako "Nafarroako unibertsitateetan ikerketa jarduerak ugaritzeko Jerónimo de Ayanz Programa" sortu dute. Bertan zehaztu dituzte laguntzak emateko baldintzak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa