(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sakanan bost hilabeteko gehienezko epean IAT gune bat eraikitzeko hitzarmena sinatu du Nafarroako Gobernuak osteguna, 2007.eko abenduak 20

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Tüv Reheinland S.A. enpresak, Nafarroan ibilgailuen azterketa teknikoko (IAT) zerbitzua ustiatzeko kontzesioa duen bi enpresetako batek, hitzarmena sinatu dute, gaur. Hitzarmenaren arabera, Sakanako IAT gunea Arbizu eta Ziordia artean kokatuko da, eta bost hilabeteko gehienezko epea izanen dute eraikitzeko.


Roig kontseilaria eta Ignacio Mosso (bere eskuinean). ( irudia handitu )

Testua José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak eta Ignacio Mosso Santiagos Nafarroako Tüv Reheinland S.A. enpresako kontseilari ordezkariak izenpetu dute, gaur. Hartara, 2006ko ekainean bi erakundeek erdietsitako akordioaren edukia eguneratu dute; hots, IAT zerbitzua Sakana eta Baztan-Bidasoa eremuetara zabaltzeko akordioaren edukia. Aurreko hitzarmenarekin alderatuz gero, kokaleku eremua zabaldu dute, eta horren arrazoia Olatzagutiako Udalak joan den azaroan hartutako alde bakarreko erabakia izan da; izan ere, eskualde mailako zerbitzuaren ezarpenari uko egin dio Olatzagutiako Udalak, aurreko udalbatza alde agertu bazen ere.


Gaur izenpetu duten hitzarmenaren arabera, Sakanako IAT gunea 2008ko maiatzaren 31 baino lehen hasi beharko da lanean, hasieran finkatutako egunetik bost hilabetera.


Baztan-Bidasoa eremuari dagokionez, 2006ko ekaineko akordioko edukiei eutsi die hitzarmen berriak. Beraz, eskualde horrek 2009ko abendua baino lehen izanen du IAT gunea, eta Oronoz-Mugairi inguruan edo Narbarte, Legasa edo Donezteben egonen da.


Gaur egun, Nafarroako IAT guneak Iruñea, Noain, Azkoien eta Tuteran daude. Ildo horretan, eta hitzarmenean adierazi dutenez, gaur egungo IAT zerbitzuguneen banaketa dela-eta, nafar askok Iruñeko Eskualdera jo behar izaten dute aginduzko azterketak egitera. Beraz, gidariek euren ibilgailuak IAT guneetan aldian behin aztertzea beharrezkoa dela kontuan hartuta, hitzarmenean interes publikokotzat jo dute IAT zerbitzua gerturatzea gaur egungo kokalekuetatik urrun dauden eremuetara, edo orografia dela-eta iristeko zailak direnetara.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa