(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Hizketaldiak nafar artistekin" bildumako liburu bat aurkeztu dute, Pedro Salaberriri buruzkoa ostirala, 2007.eko abenduak 21

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak "Hizketaldiak nafar artistekin" bildumako liburu berri bat aurkeztu du gaur goizean, Pedro Salaberriri buruzkoa. Liburuaren egileak Manuel Hidalgo kazetari eta idazlea eta Alicia Fernández historialaria eta arte kritikaria dira.


Pedro Salaberri

Liburuaren portada. ( irudia handitu )

Mila ale argitaratu dituzte, eta 25 euroan jarriko dituzte salgai. Liburuan, Pedro Salaberriren lana aztertu dute, lehenengo margolanetatik hasi eta lanik berrienetaraino. 70eko hamarkadako "Escuela de Pamplona" (Iruñeko Eskola) delakoa hartu dute aintzat, Foru Komunitateko arte garaikidearen hizkuntza berrien iturri izan zena. Salaberriren lanez gain, Manuel Hidalgo eta Alicia Fernándezen kolaborazioak ere bildu dituzte liburuan.


Pedro Salaberri Iruñean jaio zen, 1947an. María Moreno Gallauk "Iruñeko Eskola" izena eman zion taldean, hirurogeiko hamarkadaren amaieran, hasi zen ezagun egiten Salaberriren lana. Taldea Salaberrik berak eta Juan José Aquerreta, Javier Norra eta Pedro Osések sortu zuten.


Salaberriren lanetako gai nagusia paisaia da, landa zein hiri paisaia. Nolabait pop art-aren estetikarekin bat datozen lanak dira; izan ere, Iruñeko margolariak orbain lauetan antolatutako kolorea erabiltzen du (eta ondorioz, neurri batean objektuek bolumena izatea saihesten du), eta gainera, ongi definitutako inguruak erabiltzen ditu. Salaberriren margolanetan pixkanakako eboluzioa antzeman daiteke. Horren isla ditugu hondamenezko hiri ikuspegiak, Italiako pintura metafisikoarekin lotuta daudenak.


Lortu izan duen sarietako bat Iruñeko Biurtekoko Lehenengo Saria da (1984an). Bakarkako lehenengo erakusketa 1973an egin zuen, Nafarroako Aurrezki Kutxaren Iruñeko Kultura Aretoan. Gerora, hainbat hiritan egin izan ditu bakarkako erakusketak. Garrantzi handiko taldekako erakusketetan ere hartu izan du parte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa