(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cortesko "Cerro de la Cruz" BHIko ikasleak, First Lego League robotikari buruzko nazioarteko lehiaketako finalista ostirala, 2007.eko abenduak 21

Nafarroak lehenengo aldiz hartu du parte 10-16 urteko ikasleengan zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzen duen norgehiagoka horretan


Cortesen taldea, bere proiektua defendatzen.

Cortesen talde, proiektua defendatzen. ( irudia handitu )

Cortesko "Cerro de la Cruz" DBHIko bost ikasleko taldea, Paloma Ros irakaslea buru duena, First Lego League (FLL) lehiaketako finalista gertatu da.


Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako nazioarteko norgehiagoka da, robotikari buruzkoa, eta 1998az geroztik bost kontinenteetako herrialdeek hartzen dute parte bertan. Nafarroako taldeak datorren urtarrilaren 20an eginen duten final nazionalean hartuko du parte, Bartzelonako CosmoCaixan. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako mundu osoko ikasleengan zientzia eta teknologiarekiko interesa eta hainbat jarrera (hala nola talde lana, berritzaile izateko ahalmena, sormena, eta arazoen ebazpena) sustatu nahi dituen lehiaketa da FLL, eta Nafarroak lehenengo aldiz hartu du parte bertan.


Kanporaketa joan den igandean egin zuten, abenduaren 16an, Bartzelonan, eta bertan 31 ikasle taldek hartu zuten parte. Horietatik 27 katalanak ziren eta 4 nafarrak: 2 talde Iruñeko Iturrama BHIkoak, 1 Corellako Alhama BHIkoa, eta 1 Cortesko Cerro de la Cruz DBHIkoa.


Nafarroako Gobernuak sustatutako "Emprende una aventura robótica" (Ekin abentura robotiko bati) proiektuaren bidez hartu dute parte lehiaketan Nafarroako lau taldeek. Aipaturiko proiektua Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroaren (CEIN) bidez sustatu dute, eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (CEN) sostengua du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa