(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetan menu bereziak eta jaialdiak Eguberriak ospatzeko ostirala, 2007.eko abenduak 21

Nafarroako Ospitalean atzo ospatu zen bertako jaiotzaren bedeinkapena, eta ekitaldiak hasiera eman zion hurrengo egunetarako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetan antolatutako jarduera sortari; garai berezi honetan, halaber, menu bereziak eskaintzen dira Eguberri Egunean, Urteberri Egunean eta Errege Egunean.


Nafarroako ospitaleko jaiotza

Nafarroako ospitaleko jaiotzaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleak bertako Errege Magoen XXV. urteurrena ospatzen du aurten, eta jardueren artean hauek nabarmenduko ditugu: meza Ospitaleko kaperan eta ondoren kontzertua, Larragako abesbatzaren eskutik, abenduaren 30ean, 10:30ean; abenduaren 31n, jaiotzen lehiaketa, 13:30ean, eta urtarrilaren 5ean, Errege Magoak izanen dira protagonistak: 17:00etan iritsiko dira Ospitaleko heliportura, eta Belengo artzainek ongietorria egin eta gero opariak emanen dizkiete gaixoei, apaizgaien koru baten Eguberrietako kantez lagunduta. Urtarrilaren 6an Errege Eguneko meza izanen da, 10:30ean, Medialuna abesbatzarekin, zeinak kontzertua eskainiko baitu ondoren.


Bideko Ama Birjina Ospitaleko Eguberrietako jardueren egitaraua abenduaren 26an hasiko da 19:30ean, Belengo artzainen koruarekin, solairuetan barna Eguberrietako kantak abesten bisitan ibiliko baita. Abenduaren 27an, 18:00etan, Eguberrietako Jaialdia eginen da gaixoentzat eta hain familiakoentzat: Mexikoko abestiak (Diego Quevedo), pop musika (Eli, Caqui y María), umore saioa (Txomin), imitazioak (Alberto Moreno) eta Hegoamerikako kantak (Trío Veracruz). Urtarrilaren 4an, Osasuna taldeko jokalariek eta zuzendaritzako kideek jostailuak emanen dizkiete Ospitalean dauden haurrei eta, azkenik, urtarrilaren 5ean, 11:00etan, Errege Eguneko Jaialdia eginen da, Popi eta Zarratrako pailazoekin, Haurrentzako V. marrazki lehiaketaren sariak emateko ekitaldia eta, 12:00etan, Errege Magoak iritsiko dira ospitaleko 4. solairuan dauden haurrei opariak ematera; Josetxo y Patxi akordeoilariak ere haiekin batera ibiliko dira.


Reina Sofía Ospitalean, Osasun Barrutiko langile guztiek Ospitaleko langileen eta zuzendariaren zorionak jasoko dituzte gaur, abenduaren 21ean, eginen den ekitaldi batean. 24an Eguberrietako kanten kontzertu bat egonen da, Perfusión taldearekin. 28an, Lourdes Kirol Taldeko jokalariak eta zuzendaritzako kideak Ospitalera joanen dira bisitan, Pediatriako solairuan dauden haurrei baloiak eta jostailuak ematera. Eta urtarrilaren 5ean, Errege Magoek bisita eginen diete ospitalean dauden gaixo guztiei, haur zein heldu, opari bana emateko; ondoren, ekitaldi aretoan, ospitaleko langileen seme-alabei ere, hala nahi badute, opariak emanen dizkiete.


Ubarmin Klinikan gaur, abenduaren 21ean, 13:30ean, omenaldia eginen zaie aurten erretiroa hartu duten langileei eta zentroan lanean 25 urte eman dituztenei.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa