(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak 2006ko Literatur Sorkuntzaren Saria jaso zuen Daniel Aldayaren "Poema York" lana aurkeztu du asteazkena, 2007.eko abenduak 26

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak "Poema York" lana aurkeztu du, hau da, Daniel Aldayak irailaren 11ko tragediari buruz idatzitako olerki liburu historikoa. Hitzaurrea Ramón Irigoyen idazlearena da.


Poema York

Liburuaren portada. ( irudia handitu )

"Poema York" lanak 2006ko Literatur Sorkuntzaren Saria jaso zuen. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du, eta saria 3.000 eurokoa izaten da. 1992az geroztik urtero antolatu dute, hainbat literatura estilotan sorkuntza sustatzearren: olerkigintzan, narratiban eta saiakeran. Pedro Lozano Bartolozzi epaimahaiko kideak adierazi zuenez, aurkeztutako 16 olerki liburuetako batzuk "lan duinak ziren, eta batzuk idazle ospetsuenak", baina Daniel Aldayaren lanak bereziki harritu zituen. "Ezaugarri hausleak ditu, eta ez da ohiko olerkia", adierazi zuen Lozanok. Epaimahaiko kideak honako hauek izan ziren: Lozano bera; Camino Paredes Kultura zuzendari nagusia; Iñaki Gordejuela Kultura Jardueren saileko burua; Carmen Jusué garai hartan Liburuaren eta Argitalpenen saileko buru zena; eta Ricardo Pita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Argitalpenen zuzendaria. "Aldayak Erdi Aroko biribiltasun miniaturista eta mezu sakona uztartu ditu", esan zuen Lozanok.


"Poema York" lanean, irailaren 11ren eta Erromatar Inperioak Mendebaldean izandako erorialdiaren arteko paralelismoaren berri eman du egileak, eta literaturaren denboragabetasuna baliatu du pertsonaien amaiera islatzeko.


New York Babelen metafora gisa kokatu du liburuak, eta bertan, hizkuntza unibertsala olerkia izan dadin proposatu du egileak. Olerki liburua idazteko lau urtez egin behar izan du lan Aldayak, etsia hartu eta Dorre Bikietatik euren burua bota zuten lagunen irudiak hunkituta.


Liburua Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean eskuratu daiteke (Navas de Tolosa kalea, 21), eta baita hainbat liburu dendatan ere. 700 ale argitaratu dituzte, eta 5 euroren truke daude salgai.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa