(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko eta haren erakunde autonomoetako langileen 2008ko lan egutegia onartu dute asteazkena, 2007.eko abenduak 26

Javier Caballero Martínez Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak Nafarroako Foru Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen 2008ko lan negutegia onartu du, 2008tik aurrerako lan baldintzei buruz sindikatuekin erdietsiko den akordioari kalterik egin gabe. Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute, gaur.


Urteko lanorduak, oro har, 1.592 izanen dira. Eguneroko lanaldia (astelehenetik ostiralera) 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Langileek 8:00etatik 15:00etara egin beharko dute lan, nahitaez, eta gainerako 15 minutuak, berriz, nahi dutenean egin ahal izanen dituzte, 7:45etik 8:00etara eta 15:00etatik 15:15era.


Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileek, 2008an, honako jaiegun hauek izanen dituzte astez: urtarrilaren 1a (urte berri eguna); martxoaren 19a (San Jose eguna), 20a (Ostegun Santua), 21a (Ostiral Santua) eta 24a (Pazko biharamuna); maiatzaren 1a (langileen eguna); uztailaren 7, 8, 9, eta 10a (San Fermin festak, jai Iruñean lan egiten dutenentzat); uztailaren 25a (Santiago Apostoluaren eguna); abuztuaren 15a (Andre Maria Birjinaren Zeruratzea); azaroaren 1a (Santu guztien eguna); azaroaren 29a (San Saturnino, jaieguna Iruñean lan egiten dutenentzat); abenduaren 3a (San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroako Eguna), 6a (Konstituzioaren eguna), 8a (Andre Maria Birjinaren Sortze Garbia) eta 25a (Eguberri).


Iruñean lan egiten ez dutenei dagokienez, jaiegun izanen dira, kasuan kasuko herriko festak direla-eta, zaindariaren eguna, hurrengo hirurak, eta bezpera (azken hori 12:00etatik aurrera). Gainera, beste jaiegun bat ere izanen dute (kausan kasuko herriari usadioz edo erlijioaren aginduz dagokiona, hain zuzen).


Artikulu honetan ezarritako urteko lan orduen banaketa doitzeko, aurreko atalean adierazitako lanaldia duten eta Iruñean lan egiten ez duten langileek honako murrizketa hauek izanen dituzte: irailaren 11n eta 14an (San Fermin jaiak) eta abenduaren 24an ordu bat lanaldiaren amaieran. Iruñean lan egiten ez dutenei dagokienez, berriz, 31 ordu murriztu ahal izanen dituzte herriko festetan eta herriari usadioz edo erlijioaren aginduz dagokion egunean, kasu bakoitzeko egoeraren arabera banatuta. Iruñean diharduten langileei arrazoi berarengatik dagokien denbora bera da. Era berean, abenduaren 24an ordu bat izanen dute lanaldiaren amaieran.


Artikulu honetako aurreko ataletan adierazitako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla-eta, lanaldi berezia duten langileei edo ordu konpentsazioren bat dutenei (lana txandaka, gauez, e.a.). Era berean, ez zaie aplikatuko ikastetxeei eta osasun etxeei atxikitako langileei ere (berariazko lan egutegia izanen baitute).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa