(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako farmazia gastuaren hazkundea Estatuko batez bestekoa baino txikiagoa izan da aurten asteazkena, 2007.eko abenduak 26

Foru Komunitateko farmazia gastuak %5,3 egin du gora 2007ko urtarriletik azarora bitarte, Espainiako batez bestekoak baino bi hamarren gutxiago


2007ko lehenengo hamaika hilabeteetan 138,7 milioi euro gastatu ditu Nafarroak farmaziako produktuetan, eta ia hamar milioi errezeta fakturatu ditu (9.921.964, hain zuzen ere). Iazko aldi berarekin alderatuz gero, errezeta kopuruak %6 egin du gora, eta farmazia gastuak, berriz, %5,3. Bi ehunekoak Estatuko batez bestekoak baino baxuagoak dira (%6,1 eta %5,5, hurrenez hurren).


Gainera, bi zenbatekoak erkatuz gero, honako hau egiaztatu daiteke: Foru Komunitatean, errezeta bakoitzaren batez besteko prezioa %0,7 jaitsi da 2007ko lehenengo hamaika hilabeteetan, Estatuan baino hamarren bat gehiago.


Nafarroan errezeta kopuruak eta farmazia gastuak gora egin izana honako bi alderdi hauei zor zaie: babestutako biztanle kopuruak gora egin izanari (2006arekin alderatuz gero, Norberaren Osasun Txartelak %2,75 ugaritu dira), eta sendagai gehiago erabiltzeari (izan ere, eri kronikoak gero eta gehiago dira, batik bat 65 urte edo gehiagoko biztanleen kopurua handitzen ari delako).


Haatik, farmazia gastua errezeta kopurua baino zazpi hamarren gutxiago hazi da, eta hori honako hiru alderdi hauek ahalbidetu dute: farmaziako produktuen salneurrien jaitsierak (erreferentziako prezio berriak ezarriz); sendagai generikoen erabilera handitzeak (aurten Nafarroan errezetatutako sendagaien %17 generikoak izan dira); eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko programek izandako arrakastak. Aipaturiko programak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ezartzen ditu artapen espezializatuko zentroetan (ospitaleak, emakumeak artatzeko zentroak, adimen osasuneko zentroak...) eta lehen mailako artapeneko zentroetan (osasun etxeak, kontsultategiak...).


Nafarroan aurten gehien errezetatu dituzten sendagaiak ultzeren aurkakoak izan dira, eta jarraian analgesikoak eta hanturen aurkakoak, hipertentsioaren aurkakoak, kolesterolaren murriztaileak, eta bosgarren lekuan, depresioaren aurkakoak eta antsiolitikoak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa