(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailea (2009-2016) idazteko gastua baimendu du Gobernuak osteguna, 2007.eko abenduak 27

Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailea (2009-2016) idazteko laguntza kontratatzeko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariari.


Kontratuaren zenbatekoa 350.000 eurokoa da. Horietatik 100.000 euro 2008ko Aurrekontu Orokorretatik ordainduko dituzte, eta gainerakoak (250.000 euro) 2009koetatik.


Nafarroako Errepideen Plan Zuzentzailea Nafarroako Gobernuaren tresna tekniko eta juridikoa da, Foru Komunitateko errepideetako urte anitzeko plangintza egiteko. Plana Parlamentuak onartzen du, eta lurraldea antolatzeko tresna da. Gobernuak arlo horretan hartutako erabakiak zuzentzen ditu, lurraldearen antolamenduko eta hirigintzako foru legedian xedatutakoari jarraituz.


Nafarroako Errepideen lehenengo Plan Zuzentzailea 1997ko abenduaren 2an onartu zuen Parlamentuak, 1998-2005 aldirako. Lehen laurtekoa amaitu ondoren Plana eguneratzea aurreikusi zuten, eta beste laurteko batez luzatzea. Aurreikuspen horiei jarraituz, 2002ko azaroaren 12an Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailea (2002-2009) onartu zuen Nafarroako Parlamentuak; hots, Foru Komunitateko bide sarearen programazio, eraikuntza eta zaintzaren arloko irismen luzeko plangintza prozesua finkatu zuen dokumentua.


Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailea dagoeneko finkatuta dagoen prozesuaren jarraipena da, eta Nafarroako Errepide Sareko esku-hartzeen plangintza eta programazioa ezartzea du helburu, 2009an ez ezik, baita 2010-2016 aldian ere, eta horretarako, jarduera berriak gaineratuko ditu. Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailea (2009-2016) idatziko dutenek honako zehazpen hauek kontuan hartuta jardun beharko dute:

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa