(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Onkologia Unitatean tratamendua hartzen ari den neskato batek egindako postal handi batekin zoriondu ditu Eguberriak Bideko Ama Birjina Ospitaleak osteguna, 2007.eko abenduak 27

11 urteko Maitane Goñi Arcek txartela sinatuko die hezur muinaren emaileen erregistroan izena ematen dutenei


Ezkerretik eskuinera Fernando Boneta, Kutz kontseilaria, Maitane Goñi umea eta bere neba Aitor. ( irudia handitu )

Bideko Ama Birjina Ospitaleko Onkologia Unitatean tratamendua hartzen ari den 11 urteko neskato batek egindako postal handia jarri dute ospitaleko kanpoaldeko hormetako batean, Eguberriak zoriontzeko eta herritarrak hezur muinaren emaile izatearen garrantziaz kontzientziatzeko.


Egilea Maitane Goñi Arce da, Iruñeko Txantrea auzoko Axular ikastolako ikaslea. Postalak 14x10 metro ditu, eta gaixo dagoen haur bat ageri da bertan, Errege Magoen opariak jasotzen. Irudiarekin txartelak egin dituzte, eta Maitanek berak sinatuko dizkie Eguberrietan Nafarroako Odol Bankura joan, eta hezur muinaren emaileen erregistroan izena ematen dutenei. Txarteleko testuak "Eskerrik asko entzuteagatik" dio, eta euskaraz eta gaztelaniaz dago.


María Kutz Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak aurkeztu du lana, gaur. Azpimarratu duenez, Eguberriak zoriontzeko artista baten bila ibili da Osasun Departamentua, eta bertako ospitale batean aurkitu du. Era berean, neskatoari lana "erosiko" diola gaineratu du, eta trukean asto bat, olio margoak eta oihalak emanen omen dizkiote, "dituen artista baldintza onei eutsi, eta aurrerantzean ere margolanak egin ditzan".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa