(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan izandako zirkulazio istripuetan hildakoen kopuruak %12,7 egin du behera, 2007an ostirala, 2007.eko abenduak 28

Aurten 48 lagun hil dira Foru Komunitateko errepideetan (herri barruko eta herri arteko bideetan); 2006an, berriz, 55 hil ziren


2007an, urtea amaitzeko lau egun falta diren honetan, 48 lagun hil dira Foru Komunitateko errepideetan (herri barruko eta herri arteko bideetan). 2006arekin alderatuz gero (55 hildako), errepideetan hildakoen kopuruak %12,7 egin du behera. Gutxienez ere, azken hamarkadan izandako hildakoen kopururik txikiena da (Nafarroako Gobernuaren estatistikarik zaharrenak 1998koak dira).


Beherakada hori kontuan hartuz gero, Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategian 2007ari begira ezarritako helburua bete eta hobetu da; hots, Foru Komunitateko errepideetan hildakoen kopurua %10 gutxitzeko helburua. Nafarroako Gobernuak 2005ean onartu zuen Bide Segurtasuneko Estrategia, 2012. urteari begira, eta departamentu guztiak barne hartzen dituen jarduera plana da.


Aipaturiko zenbatekoak Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak eman dituzte aditzera, prentsaurreko batean, gaur.


2010. urteari begira, zirkulazio istripuetan hildakoen kopurua %50 gutxitzeko helburua ezarri zuen Europar Batasunak (2000ko datuekin alderatuta), eta gogoan izan beharrekoa da Foru Komunitatean helburu hori bete egin zela 2006an. Hain zuzen, 55 lagun hil ziren iaz Nafarroan izandako zirkulazio istripuetan, eta 118 lagun, berriz, 2000n. Gainera, Nafarroa izan da helburu hori erdietsi duen Espainiako lehen Komunitatea, eta aurtengo datuak kontuan hartuz gero, hildakoen kopuruak %59,3 egin du behera 2000z geroztik (hau da, EBk ezarritako oinarri urteaz geroztik).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Accidentes año 2007
Mostrar esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa