(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larra-Belaguako eski pistak bihar irekiko dituzte ostirala, 2007.eko abenduak 28

Larra-Belaguako Iraupen Eskiko Zentroko instalazioetako batzuk bihar, abenduak 29, larunbata, irekiko dituzte.


Umeak eskiatzen

Umeak El Ferialen.

Gogoan izan beharrekoa da pistak abenduaren 21ean irekitzekoak zirela, baina irekiera eguna atzeratu egin behar izan zuten; izan ere, eguraldi txarra dela-eta, aurreikusitako segurtasun neurri guztiak ezin izan zituzten ezarri. Bestalde, gune berriko parte den "El Ferial" zerbitzuetarako eraikina urtarrilean jarriko dute abian.

Iraupen eskiko zentro bateratu eta uniforme gisa eraikitako Larra-Belaguak bi eraikin ditu: "El Ferial" izeneko eraikin nagusia "El Ferial — Zanpori" pistetara sartzeko, eta beste bat txikiagoa, "La Contienda" pistetara sartzeko.


Zentroa 1.600 metroko garaieran dago, eta "El Ferial" eraikinean hainbat zerbitzu eskainiko dituzte; hala nola ehun pertsonarentzako jatetxea, elurretarako hainbat materialen alokairua, informazio puntua eta eski ikastaroak. Aste osoan egonen da irekita, zazpi egunez, 8:00etatik 19:00etara, eta eski pistak 9:00etatik 17:00etara erabili ahal izanen dituzte bertaratutakoek.


"El Ferial" eraikinak 1.400 metro koadroko azalera eraikia du, eta 50 metro koadro inguru dituen oraingo eraikinaren tokian altxatu dute. Eremu horretako pistek 9.529 metroko luzera dute, bost ibilbidetan banatuta. "La Contienda" eraikinean, berriz, 300 metro koadroko aterpea eraiki dute, eta iraupen eskiko hiru ibilbide bertan hasten dira (6.500 metroko luzera dute, orotara).


Larra-Belaguak 5,5 milioi euroko kostua izan du, eta bertako kudeaketa Territorio Roncalia enpresa publikoari dagokio, Erronkaribarreko Batzarraren eta Nafarroako Gobernuaren partaidetzarekin. Zentroko zuzendari kudeatzailea Ana Lusarreta Galé da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa