(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernuak baimena eman du udaltzaingoen koordinazioaren esparruan FNMCekin lankidetzan jarduteko hitzarmena luzatzeko eta zabaltzeko

astelehena, 2007.eko abenduak 31

Udaltzaingoa duten Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko 19 udalerrietatik 18k egin dute bat hitzarmenarekin, eta Barañaingo Udalak ere laster sinatuko du dokumentua



Poliziaren Informazioaren Sistema ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren (FNMC) arteko lankidetza hitzarmena luzatzeko eta zabaltzeko baimena eman du Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran. Hitzarmena 2007ko urtarrilaren 30ean sinatu zuten, Nafarroako udaltzaingoen koordinazioa errazteko, eta indarraldia gaur amaitu da.


Foru Komunitateko udaltzaingoek polizien datu baseak eta gaur egun Nafarroako Larrialdietako Agentziak eta Foruzaingoak partekatzen duten irrati bidezko telefono sistema aurreratua erabili ahal izateko esparrua sortu zuten Gobernuak eta FNMCek, urte hasieran. Xede horretarako, 280.000 euroko aurrekontu partida sortu zuten.


Hitzarmen berrian, berrikuspen automatikoko klausula erantsi dute, eta beste gai batzuk barne hartu dituzte. Honako hauek, esate baterako: Gobernuaren sostengua langileen kudeaketari (udaltzainen eta polizia laguntzaileen lanpostuak betetzeko deialdi bakarra egitea ahalbidetuko du horrek), eta lankidetza interes komuneko arloetan (horniduren kudeaketan, adibidez). Zehazki, Nafarroako Gobernuak segurtasuneko materiala erosteko zentrala kudeatuko du, eta hartara, Udalek azkarrago egin ahal izanen dituzte izapideak eta prezio hobeak eskuratuko dituzte. Lankidetza horretarako, 300.000 euroko partida izanen du 2008ko Aurrekontuak.


FNMCeko 19 udalerrik dute udaltzaingoa, eta horietatik 18k egin dute bat hitzarmenarekin. Barañaingo Udalak ere laster sinatuko du dokumentua. Gobernuak gaur onartu duen akordioari jarraituz, hitzarmena polizia taldeen titularrak diren erakundeekin lankidetzan jarduteko "tresna eraginkorra" dela frogatu ahal izan dute, eta beraz, hitzarmena luzatzeak merezi duela.


Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa