(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Huarte-Fresneda S.L. enpresako bost kamioi erre dira, Hormigones Cetya enpresak Tiebas-Muru Artederretan dituen instalazioetan

astelehena, 2007.eko abenduak 31

Huarte-Fresneda S.L. enpresako bost betoi-kamioi erre dira, gaur goizaldean. Kamioiak Hormigones Cetya enpresak Tiebas-Muru Artederretan duen aparkalekuan zeuden, eta Foruzaingoak egin dituen lehen ikerketen arabera, sutea eragindakoa izan da.


Estado en el que ha quedado el camión de Huarte Fresneda S.L.

Huarte Fresneda S.L. enpresako kamioia, erre ondoren ( irudia handitu )


Sos Navarrak 1:42 inguruan jaso du Hormigones Cetya enpresatik bertatik egin duten deia, eta Foruzaingoaren bost patruila joan dira bertara. Suteak gutxienez ere hiru gune zituela egiaztatu dute, eta ondorioz, ez dute uste sutea ustekabean jazo denik.


Erasoa jasan duten Huarte-Fresneda S.L. enpresaren bost betoi-kamioietatik hiru batera zeuden aparkatuta, eta beste biak 50 metro ingurura zeuden, Cetya enpresako hamabost bat kamioiren artean tartekatuta. Enpresan zeuden langileek zenbait ibilgailu atera egin dituzte, suteak kaltetu ez zitzan.


Leherketa handiak jazo dira, baina 2:30 inguruan sutea kontrolpean hartu ahal izan dute Nafarroako Larrialdietako Agentziako Suhiltzaileek (Iruñeko parketik bertaratu direnek). Sua 3:45 aldera itzali dute, eta ondoren, instalazioak inguratu dituzte. Foruzaingoa ari da zainketa lanetan, ikerketa eta zuzemen judizialak egitea dagokion polizia taldea.


Goizean, berriz, polizia zientifikoak bertaratu dira, begi ikuskapena egitera eta kalteen aztarnak jasotzera. Agoitzeko barruti judizialeko instrukzioko epaitegiari emanen diote bildutako informazioaren berri. Goizaldean, poliziek aitorpena hartu diete enpresan zeuden langileei eta arduradunari. Oraingoz, ikerketa ildo guztiak irekita daude, baina dirudienez sutea eragindakoa izan da.


Otsagabiako bi etxek kalteak jasan dituzte sute baten ondorioz


Bestalde, Nabaskoze eta Zangozako parkeetako suhiltzaileek eta Izabako boluntarioek goizaldean Otsagabian jazo den sute bat itzali dute. Sutearen ondorioz kalteak jasan dituzte Blanco etxeko lehenengo solairuak eta teilatuaren zati batek eta Ilintxeta izeneko etxeko teilatuaren zati batek.


Sutea 4.23 inguruan hasi da, eta 6:00etan itzali dute. Guardia Zibilak bertan izan dira (zuzemenak egitea dagokion polizia taldeko kideak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa