(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, Joan Karlos I.aren 70. urtemuga dela-eta, zorionak eman eta errege gisa egindako ereduzko lana eskertzeko

asteazkena, 2008.eko urtarrilak 2

Nafarroako Gobernuak Errege Familia osoari eman dizkio eskerrak, "Nafarroako proiektuen gainean beti azaldu izan duten interesa eta gogo beroa dela-eta"


Joan Karlos Erregea, Miguel  Sanzekin

Joan Karlos I.a, Nafarroara egindako azken bisita ofizialean, Ablitasko maniobra militarrak zirela-eta.


Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, gaur, nafarren izenean, Joan Karlos I.ari zorionak emateko; izan ere, datorren urtarrilaren 5ean hirurogeita hamar urte eginen ditu. Akordioaren berri Errege Etxeari eman dio.


Era berean, Nafarroako Gobernuak aukera aprobetxatu du Erregeari "Foru Komunitatearen izenean eskerrak emateko, Espainiako Konstituzioak agindutako eginkizunak modu eredugarrian betetzeagatik" eta "Nafarroako proiektuen gainean beti izan duen interesa eta gogo beroa dela-eta".


Zehazki, Gobernuak erdietsi duen akordioak hiru puntu ditu. Honako hauek dira, labur-labur:


- zorionak ematea, 70. urtemuga dela-eta: "Joan Karlos I.aren hirurogeita hamargarren urtemuga dela-eta, bihotzez eta maitasunez zoriontzea erabaki du Gobernuak, eta bizi luzea eta osasunez eta pozez beterikoa opatzea".


- eskerrak ematea, Espainiako Errege gisa egindako lanarengatik: "Joan Karlos I.ari eskerrak ematea Espainiako oraintsuko historian egindako lanarengatik, Espainiako Konstituzioak Koroari Espainiaren batasunaren eta iraunkortasunaren ikur gisa agindutako eginkizunak modu eredugarrian betetzeagatik, erakundeen funtzionamendu erregularra ebazteagatik, eta mundu osoan Espainiaren irudi ezin hobea zabaltzeagatik, modernitatea, elkartasuna eta gizakion geroarekin konpromisoa oinarri dituen herrialde gisa".


- eskerrak ematea, Nafarroarekiko interesarengatik: "Espainiako Nazioarentzat funtsezko pieza den Foru Komunitatean garapen eta ongizate maila berriak erdiestearren Nafarroak sustatutako ekimen, proiektu eta kontuen gainean Koroak etengabe agertzen duen interesarengatik eta zalantzarik gabeko sostenguarengatik esker ona adieraztea".


Amaitzeko, aipatzekoa da Joan Karlos I.ari ez ezik Errege Familia osoari ere eskerrak eman dizkiola Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitatearekiko interesarengatik; hain zuzen ere, Sofia Erregina eta Asturias eta Vianako Printzeak ere aipatu ditu akordioan. Nafarroako Gobernuak erdietsitako akordioan adierazi duenez, "Nafarroara bisita ugari egiten dituzte, eta ondorioz, herritarrek begiko eta maite dituzte, pertsona zein erakunde gisa".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa