(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1.260.000 euroko gastua onartu du, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planak egiteko astelehena, 2008.eko urtarrilak 7

Nafarroako Gobernuak 1.260.000 euroko urte anitzeko gastua baimendu du, Foru Komunitateko Lurraldearen Antolamenduko Planak egiteko. Gastua honela banatuko dute: 405.000 euro 2008an, 490.000 euro 2009an eta 365.000 euro 2010ean (guztiak ere gehienezko gastuak dira).


Nafarroako Gobernuak, 2005eko urriaren 24ko Akordioaren bidez, baimena eman zuen Lurraldearen Antolamenduko Planak idazteko, izapideak egiteko eta beharrezko aholkularitza teknikorako kontratazioa egiteko. Era berean, hainbat urtean 2.155.000 euroko gastua egiteko konpromisoa hartu zuen (2005etik 2008ra bitarte).


Ingurumen, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariaren azaroaren 9ko 567/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planak idazteko lanen kontratazio espedientea onartu zuten. Eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 2148/2005 Ebazpenaren bidez, Navarra de Suelo Residencial S.A. sozietate publikoari agindu zioten Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planak idazteko lanen zuzendaritza eta sostengu tekniko eta administratiboa.


Espedienteari erantsi zaizkion txostenetan, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planak emateko azkeneko epea luzatzeko beharra eta luzapenaren legezkotasuna justifikatu dituzte, eta baita zuzkidura ekonomikoa eta gastua egotzi beharko zaizkien aurrekontu ekitaldiak handitzeko ere.


Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planen izapideak egiteko aldian parte hartzeko prozesu zabala egin dute, eta Jarraipeneko bost Batzorde eta bost Batzorde Tekniko osatu dituzte. Alegazio asko eta korapilatsuak egin dituzte, eta ondorioz, Aurrerapen txostenak osatze aldera ikerlanak eta ekarpenak egiteko hasieran aurreikusi zutena baino metodologia zabalagoa behar izan dute aipaturiko Batzordeek.


Era berean, Lurraldearen Antolamenduko Planak egiteko espedientean hasieran aurreikusitako plangintzak atzerapena izan zuen; izan ere aldez aurretik (2005eko ekainean) Nafarroako Lurralde Estrategia onartu behar izan zuten.


Hortaz, erakunde publikoek hala eskatuta, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuak luzatu egin ditu parte-hartze publikoa eta jendaurreko aldia, adostasun eta parte-hartze maila handiagoa izatearren. Epea 2010eko ekainera arte luzatzea justifikatzen du txosten teknikoak, eta ondorioz, beharrezkoa da hasieran baimendutako gastua egiteko aldiak aldatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa