(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Príncipe de Viana" aldizkariak 1512ko konkistari eta Nafarroarekin muga egiten zuten eskualdeei buruzko azterlana argitaratu du asteartea, 2008.eko urtarrilak 8

Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez argitaratzen duen "Príncipe de Viana" aldizkariko azkeneko alean, "Las regiones castellanas fronterizas con Navarra ante la conquista del reino en 1512" izenburua duen lana argitaratu dute, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko Historia Institutuko Máximo Diago Hernandorena.


Anexio prozesuak Nafarroarekin muga egiten zuten Gaztelako Erresumako eskualdeetan izan zituen berehalako ondorioak balioztatzen ditu Máximo Diagoren testuak, eta bereziki, Errioxan izan zituen ondorioak; izan ere, bi erresumen arteko muga lerroaren gehiengoa Errioxari zegokion.


Egileak eskualde horietako bizitza politikoari buruz adierazi duenez, "Nafarroarekin muga egiteak, hots, erresuma independente batekin muga egiteak, eragin handia izan zuen eskualde horietan, Behe Erdi Aroan. Nafarroak, dena den, harreman ugari eta estuak zituen Gaztelako Erresumarekin, maila guztietan, eta horrek bi erresumen arteko nolabaiteko mendekotasuna ekarri zuen. Ondorioz, Gaztelako Koroak Nafarroa beretu zuenean, muga lerroaren alde banatako lurraldeen arteko harremana ez zen guztiz aldatu, eta hori anexioa Nafarroako erakunde esparrua erabat errespetatuz egin zutelako jazo zen, batik bat. Hartara, Nafarroako erakunde esparrua bere hartan gelditu zen, eta aldaketa nabarmen bakarra erregeordearen figuraren sorrera izan zen. Nolanahi ere, ez litzateke zuzena deus ez zela aldatu esatea; izan ere, muga lerroaren alde banatako lurraldeak errege berak gobernatzeak izan zuen eraginik garai hartako harremanetan, lurralde horiek euren nortasun instituzionalari eutsi arren".


1512aren aurretik Nafarroarekin muga egiten zuten Gaztelako eskualdeetako bizitza politikoa aztertu ondoren, eskualde horiek konkistan izan zuten parte-hartzea azaldu du Máximo Diagok bere lanean, eta jarraian, Gaztelaren eta Nafarroaren arteko merkataritza trukeak aztertu ditu (konkistaren aurretikoak eta ondorengoak). Amaitzeko, Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren Gaztelako eskualde mugakideen egoera politikoak izan zuen bilakaera deskribatu du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa