Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Larrialdietako Agentzian (NLA) aldi baterako langile laguntzaile gisa kontratatzeko hautagaien zerrenda osatzeko hautaketa proben deialdia argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gaur.
Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak haurrentzako "Brundibar" opera aurkeztu du. Baluarte Auditorioan antzeztuko dute, "Musika Martxan" programaren baitan, urtarrilaren 10ean eta 11n, 10:00etan eta 11:30ean. Familientzako Kontzertuen baitan, berriz, urtarrilaren 11n, 19:30ean, eta urtarrilaren 12an, 12:00etan, antzeztuko dute.
Izena eman daiteke otsailaren 8ra arte
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 16an, Izotz gaineko Irristaketako II. Eskola Kanpaina hasiko da. Uharteko Udalak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin eta Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, eta Nafarroako hemezortzi ikastetxetako 641 ikaslek parte hartuko dute.
Carme Chacón Etxebizitza ministroak eta Carlos Esparza Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak akordioa erdietsi dute, gaur goizean, urtean 22.000 euro gordin baino gutxiago irabazten dituzten 22 eta 30 urte arteko nafar gazteek etxebizitza alokatzeko 210 euroko laguntza jaso dezaten.