Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Javier Caballero lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak lanen egoeraren berri izan du
El consejero Caballero posa con otros cargos del departamento, miembros de la dirección facultativa de la obra y de la empresa constructora.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernua Suhiltzaileen Parke Nagusia eraikitzen ari da Cordovillan (Galar), garai bateko Superser-en instalazioetan, eta lanen erdiak baino gehiago dagoeneko egin dituzte, aurreikusitako egutegiari jarraituz. Gobernuaren aurreikuspenen arabera, uztailean edo abuztuan amaituko dituzte lanak, eta hartara, parke berria abian izanen da urte amaieran. Heliportua, berriz, 2009ko udako basoko kanpainan jarriko dute abian.
Javier Caballero lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria, José Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusia, eta David Sainz Jiménez Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea lanak ikusten izan dira, gaur. Parkearen eraikuntza Obras Especiales de Navarra S.A. (Obenasa) enpresari esleitu zioten 2006ko abenduan, 6,8 milioi euroren truke (lizitazio prezioa, berriz, 10,3 milioi eurokoa izan zen). Lanak gauzatzeko aurrekontuan ekipamendua sartuta dago, baina aurreikuspenen arabera, beste 1,5 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute ibilgailuak eta berariazko material teknikoa erosteko.
Lanak 2006ko abenduan bertan hasi zituzten, eta amaitzeko epea 19 hilabetekoa da. Hondeaketa lanak eta egiturak dagoeneko egin dituzte, eta trenkada eraikitze eta igeltserotza fasea abiatu dute, bi eraikinetan; era berean, garajeko teilatua ixten ere hasi dira.
Caballero kontseilaria José Ramón Rábade eta David Sáinzekin.
(
irudia handitu
)