Castellano | Euskara | Français | English
Presidenteak babesa eman dio Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta UGT eta CCOO sindikatuek aurkeztu duten "Bases de un Acuerdo Social de Desarrollo Sostenible de Navarra" dokumentuari
Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko ziriez eta gatza botatzeko gailuez hornitu ditu Foru Komunitateko borondatezko suhiltzaileen zazpi parkeak, udal zerbitzuei kasuan kasuko eremu geografikoko kaleak eta bideak garbitzen laguntzeko.
Bertizko Jaurerria Natur Parkeak, Nafarroan bisitari gehien izaten dituen natur gune babestuetako batek, Turismo Kalitatearen "Q" ziurtagiria berritu du, azkeneko ikuskatzeak gainditu ondoren. Ondorioz, bisitarientzako ekipamenduen eta zerbitzuen kalitatea bermatuta egonen da aurrerantzean ere, eta baita etengabeko hobekuntza prozesua ere (azken batean, sustapenerako eta merkaturatzeko tresna izanen dena).