(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haurren gizentasunari aurrea hartzeko programa pilotu bati esker, 6 eta 7 urteko 220 neska-mutikoren gehiegizko pisu eta gizentasun indizeek 4 puntu egin dute behera ostirala, 2008.eko urtarrilak 18

Programa 2006an jarri zuten abian, Nafarroako lau ikastetxetan, eta hitzaldiak, esku-hartzeak jantokietan, eta dietaren eta ariketa fisikoaren azterketak egin dituzte


Kanpainan erabilitako liburu baten portada

Kanpainan erabilitako liburu baten portada.

2006an haurren gizentasunari aurrea hartzeko abiatu zuten programa pilotu bati esker, Nafarroako lau ikastetxetako 6 eta 7 urteko 220 neska-mutikoren gehiegizko pisu eta gizentasun indizeek 4 puntu egin dute behera, %16tik %12ra.


Programa Nafarroako Gobernuak jarri zuen abian, 2006an, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak Nafarroako Kirol Institutuaren bidez bultzatuta, eta Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean.


Kanpainaren emaitzak, eta aurrerantzean eginen dituzten jarduerak, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak eta Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea Hezkuntza Departamentuko kontseilariak aurkeztu dituzte gaur goizean, prentsaurrekoan.


Haurren gizentasuna osasun arloko arazo larri bilakatu da herrialde garatuetan, eta horrexegatik egin dute kanpaina. Gizentasun kasuak gero eta gehiago dira, eta Espainian, esate baterako, 2 eta 9 urte arteko hiru neska-mutikotik batek gantz gehiegi du gorputzean. Nafarroako datuak ere antzekoak dira. Programaren helburua neska-mutikoek ariketa fisiko gehiago egitea eta pisu osasungarriagoa izatea da, eta hartara, helduaroko gaixotasun kronikoak nabarmen gutxitzea. Haurren gizentasuna lehen mailako osasun arazoa da; izan ere, bihotz-hodietako gaixotasunak eta gaixotasun metabolikoak goiz ager daitezen laguntzen du. Honako hauek, esate baterako: miokardio infartuak, burmuineko hodietako istripuak, edo diabetesa. Gainera, nahaste psikologiko larriak eragiten ditu, eta bizi-itxaropena murriztu egiten da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa