(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak elkarretaratzeko dei egin du, Iruñean emakume gazte bat erail izana gaitzesteko ostirala, 2008.eko urtarrilak 18

Nafarroako Gobernuak gaur arratsaldean elkarretaratzeko dei egin du, goizaldean, Iruñean, Tatiela de Sousa Meres 20 urteko gaztea erail izana gaitzesteko.


Agerraldiaren irudia. ( irudia handitu )

Bilkura Iruñeko Vinculo plazan egin da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren egoitzaren aurrean. 13:00etan hasi da eta, 5 minutuko isilunearen ondotik, bertan bildutako ehun pertsonek txalo zaparrada batekin amaitutzat eman dute ekintza.


Bilkuran parte hartu dute lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martínezek eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari María Isabel García Malok, bai eta Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Vicente Ripak, Iruñeko alkateak, Yolanda Barcinak, eta Nafarroako Parlamentuko lehendakariordeak, Javier Marcoteguik ere. Gaitzespen ekintza horretan izan dira, halaber, Foru Komunitateko alderdi politiko nagusiek Nafarroako Parlamentuan eta Iruñeko Udalean dituzten ordezkarietako batzuk.


Poliziaren ikerketaren behin betiko emaitzak ezagutu bitarte, zantzu guztien arabera esan daiteke genero indarkeriak eragindako kasu bat dela. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari María Isabel García Malok adierazi du "zuhurtziaz jokatu behar badugu ere genero indarkeriak eragindako hilketa den ala ez esateko, bilkuraren arrazoia da gertaera larria izan dela, eta beharrezkoa dela jendaurrean aditzera ematea indarkeria mota guztiak arbuiatzen ditugula".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa