(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua bide elektronikoak baliatuz egonen da harremanetan Parlamentuarekin eta Arartekoarekin ostirala, 2008.eko urtarrilak 18

Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuak 50.000 euro erabiliko ditu informazio trukea bizkortzeko eta modernizatzeko


Parlamentuaren irudia

Nafarroako Gobernuaren eta Legebiltzarraren arteko komunikazioak arinagoak izango dira teknologia berriei esker.

Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuak teknologia berriak sustatuko ditu, Nafarroako Parlamentuarekiko eta Arartekoarekiko lankidetza bizkortzeko, modernizatzeko eta eraginkorragoa izateko, batik bat Parlamentuaren ekimenen eta herritarren eskarien izapideak egiteari dagokionez.


Nafarroako Gobernuaren organigrama berrian, hain zuzen, Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentua da besteak beste Nafarroako Parlamentuarekiko eta Arartekoarekiko harremanak bideratzeko ardura duena. Informazio trukea hobetuko duten komunikazio bide berriak sortze aldera, 50.000 euroko inbertsioa eginen dute 2008an.


Modernizazio prozesua abian jartzea helburu izanik, Catalán kontseilariak hitzarmena sinatuko du, datozen egunetan, Arartekoarekin eta Nafarroako Parlamentuarekin.

Arartekoari dagokionez, bi erakundeen arteko truke telematikoaren bidez bermatu eginen dute informazio eskaera bat jaso (herritarren kexak eta eskaerak) eta gehienez ere lanegun baten buruan kasuan kasuko gaiaren eskumena duen departamentuari edo administrazio unitateari eskaeraren berri jakinaraziko diotela. Hartara, herritarren artapenerako gaur egungo epeak txikitu eginen dira.


Nafarroako Parlamentuarekiko harremanei dagokienez, berriz, sistema telematikoaren sorrerari esker txikitu eginen dira informazio eskaerak igortzeko epeak, eta baita Parlamentuaren ekimenen izapideak egiteko epeak ere. Halaber, Gobernuko Departamentuek eskuragarriago izanen dituzte eta gehiago kontrolatu ahal izanen dituzte Parlamentuarekiko harremanak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa