Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Girgillanoko Udala goi presioko ur horniduraren obraren jabea izanen da
asteartea, 2008.eko urtarrilak 22Nafarroako Gobernuak aldatu egin du 2007ko martxoaren 26ko erabakia 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planaren 2. handitzea onetsi zuena Girgillanoko goi presioko ur horniduraren obraren titularra aldatzeko xedez. Udala bera izanen da jabea eta ez Iruñerriko Mankomunitatea, eranskinean ezartzen zen bezala.
Toki Administrazioko Departamentuko Tokiko Azpiegituren Zerbitzuak aldeko txostena eman du Iruñerriko Mankomunitateak eta Girgillanoko Udalak planteatutako aldaketa proposamenari buruz, hortaz, ez dago inongo oztoporik eranskina aldatzeko.