Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Tiebas-Muru Artederretako zolatze lanak Tokiko Azpiegituren Planaren barrenean sartuko dira
asteartea, 2008.eko urtarrilak 22Tiebas-Muru Artederretako Txikito eta “de Arriba” auzoetako kaleen zolatze lanak 2005-2008 aldirako Tokiko Azpiegituren Planaren barrenean sartuko dira. Horrela erabaki du Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazio zuzendari nagusiaren ebazpen baten kontra hango Udalak aurretik egindako eskaera jasoz, izan ere, aipatu lanak planetik kanpo geldituak ziren.
Hasiera batez aipatu inbertsioa 2005-2008 aldirako Tokiko Azpiegituren Plana onetsi zuen Nafarroako Gobernuaren uztailaren 18ko Erabakiaren barrenean zegoen. Konponbide behin-betikoa iristen den bitartean, eta aurreikuspen gisa, zolatze lanen inbertsioa 2088. urtean 456.010,98 eurokoa izanen litzateke.