(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaietako Ikuskaritzen I. Plana ezarriko dute aurten, gizarte zerbitzuen lau jarduera esparruetako zentroak eta zerbitzuak barne hartuta asteazkena, 2008.eko urtarrilak 23

Mendekotasuna (adinekoak eta ezinduak), gizarteratzea, adingabeak, eta genero indarkeriaren biktimak dira esparruok


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, Gizarte Gaietako Ikuskaritzen I. Plana landu du, gizarte zerbitzuen lau jarduera esparruetako zentroek eta zerbitzuek indarrean dagoen araudia bete dezaten zaintzeko. Aipaturiko lau esparruak honako hauek dira: Mendekotasuna (adinekoak zein ezinduak); gizarte bazterketa egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsonak; babesik gabe edo gizarte gatazka egoeran dauden adingabeak; eta genero indarkeriaren biktimen artapena.


Planaren edukia María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan.


Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Lege berriaren helburuak betetzeko beharra eta azkeneko urteetan eskuratutako eskarmentua direla-eta, gomendagarria da ikuskapenen arloan sakontzea, orain arte egin duten moduan zentroen eta zerbitzuen funtzionamenduko baldintzak bete daitezen bermatzeko ez ezik, baita zerbitzuen erabiltzaileen eskubideekiko begirunea eta pertsona fisikoek zein juridikoek jasotzen duten diru publikoaren kontrola bermatzeko ere.


Plana 2008an gauzatuko dute (urteroko plana izanen da), eta berorri jarraiki, orain arte baino arlo gehiagotan eginen dituzte ikuskaritzak. Hartara, ikuskaritza lanak funtsezko bost alderdi hauek izanen ditu ardatz: gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eskubideekiko begirunea bermatu dadin zaintzea (batik bat egoitzei dagokienez); zentro eta zerbitzuen ikuskatze eta kontrol arrunta; Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen kalitate maila ebaluatzea; itunak teknikoki eta ekonomikoki betetzen ote diren egiaztatzea; eta Departamentuak emandako diru laguntzak eta laguntza ekonomikoak kontrolatzea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa