(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Larra-Belaguako Iraupen Eskiko Zentroa inauguratu du osteguna, 2008.eko urtarrilak 24

Aurtengo Eskolako Eskiaren Kanpaina ere jarri dute abian, ofizialki, gaur eguerdiko ekitaldian


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea, Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilaria, eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura Departamentuko kontseilaria, Larra-Belaguako El Ferial zerbitzuetarako zentroa inauguratzeko eta aurtengo Eskolako Eskiaren Kanpaina abian jartzeko ekitaldian izan dira, gaur eguerdian. Eurekin izan dira, besteak beste, Erronkaribarreko Batzarreko ordezkariak eta Aretteko alkatea.


Larra-Belaguako estazio berriko eski pistak abenduaren 29an (larunbata) zabaldu zituzten. El Ferial zerbitzuetarako eraikina, berriz, gaur inauguratu dute, eta ia zerbitzu guztiak abian daude dagoeneko (lehenengo solairuko aldagelak eta sauna izan ezik).


"El Ferial-Zampori" pistak 9:00etatik 17:00etara erabil daitezke. El Ferial eraikinean informazio gune bat zabaldu dute, eta erabiltzaileek pistetarako sarrerak ere erosi ahal izanen dituzte bertan.


"El Ferial" zentro berria 1.600 metroko garaieran dago, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan; hala nola 100 lagunentzako jatetxea, elurretarako hainbat materialen alokairua, eta eski ikastaroak. 1.400 metro koadroko azalera eraikia du, eta 50 metro koadro inguru zituen aurreko eraikinaren tokian altxatu dute. Aste osoan egonen da irekita, zazpi egunez, 8:00etatik 19:00etara. Eremu horretako pistek 9.529 metroko luzera dute, bost ibilbidetan banatuta.


La Contiendan, berriz, 300 metro koadro inguruko aterpea eraikitzen ari dira, eta iraupen eskiko hiru ibilbide bertan hasten dira (6.500 metroko luzera dute, orotara). Eraikuntza lanak maiatzean abiatuko dituzte berriro, eta aurreikuspenen arabera, abuztuan amaituko dituzte. Pisten ibilbidea dagoeneko amaitu dute, eta behin-behineko seinaleztapena ipini dute, behin betikoaren zain dauden bitartean. Eremu honetan, aparkalekua asfaltatzea falta da, eta 2008an errepidean aurreikusita dauden lanekin batera eginen dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa