(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bere eskaintza turistiko eta kulturala aurkeztuko du Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) ostirala, 2008.eko urtarrilak 25

Pablo Sarasate eta Jorge Oteizari buruzko jarduerak izanen dira Foru Komunitateko aurtengo programazioaren ardatz nagusietako bi


Nafarroak FITUR azoka

Nafarroak FITUR azokan izango duen standaren irudi birtuala.

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Carlos Erce Eguaras Turismoko zuzendari nagusiak, eta Carmen Oroz Iribarren Marketin Turistikoko Zerbitzuko zuzendariak, Foru Komunitateak 2008ko Nazioarteko Turismo Azokara (FITUR) eramanen duen eskaintza turistikoa aurkeztu dute, gaur goizean. Azoka Madrilgo Joan Karlos I.a Azoka Parkean eginen dute, urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra. Nafarroako erakustokiaren diseinuaren (7. pabiloiko 7C08 erakustokia) eta aurtengo berritasun nagusien berri ere eman dute gaurko agerraldian.


Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Marketin Turistikoko Plan Integraleko Azoken Programaren baitan kokatuta dago FITUR Azokara joatea. Aurten aurreikusitako azokak 35 dira, hain justu (21 nazionalak eta 14 nazioartekoak). Estatuari dagokionez: Andaluzia, Katalunia, Valentzia, Madril, Murtzia eta Nafarroako azokak. Eta nazioarteari begira: Alemania, Belgika, Frantzia, Bretainia Handia, Herbehereak, eta Italiako azokak.


Aurtengo berritasun nagusiak bi dira: batetik, erakustokien diseinua eta ezaugarriak hobetzea, eta bestetik, berariazko nolakotasuna duten bi azoka eranstea (Hegaztien Behatzaileen Munduko Azoka, Bretainia Handian, eta Turismo Kulturalaren Azoka, Malagan). Departamentuak Nafarroako enpresa eta erakunde turistiko publiko zein pribatuen parte-hartzea eta lankidetza izaten du, beti, azoka eta aurkezpenetara joateko.


FITUR Azokak ia 30 urteko historia du, eta turismoaren arloko munduko bigarren azoka garrantzitsuena da, Berlingo (Alemania) ITB Azokaren atzetik, eta lehenengoa hizkuntza gaztelania duten herrialdeen artean. Aurten, %11ko hazkundea izan du, 2007arekin alderatuz gero.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
FITUR 08

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa