(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 9,6 milioi € erabili ditu, 2007an, gutxieneko alargun pentsioak eta lanbide arteko gutxieneko soldata berdintzeko ostirala, 2008.eko urtarrilak 25

Neurriak 8.113 onuradun izan ditu


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 9.648.613 € erabili ditu, 2007an, gutxieneko alargun pentsioak osatzeko eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatzeko. Neurriak 8.113 onuradun izan ditu (8.107 emakume eta 6 gizon, alargunak guztiak ere).


Ildo horretan, gogoan izan behar dugu Nafarroako Gobernuak ematen duen osagarria (egiaz murrizpen fiskala dena), bi modutan jaso daitekeela: batetik, hileroko ordainketa gisa (aipaturiko murrizpen fiskalaren aurrerakin gisa), Gizarte Segurantzaren gutxienekoetarako osagarria duten gutxieneko alargun pentsioetarako (joan den urtean ordaindutako 9,6 milioi euroak modalitate horri dagozkio); eta bestetik, ordainketa bakarrean, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoa eta gutxieneko alargun pentsioaren parekoa edo handiagoa den alargun pentsioa kobratzen duten gainerako onuradunentzat (horiei dagokien osagarria 2007ko ekitaldiko errenta aitorpena egin ondoren jasoko dute, ordainketa bakarrean, murrizpen fiskal gisa).


Beraz, 2007an dagoeneko ordaindutako 9,6 milioi euroei 2007ko errenta aitorpenari dagokion zenbatekoa erantsi beharko zaie.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa