(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak zerbitzu publikoak erabili ahal izateko herritarren egiaztatze txartela aurkeztu du asteartea, 2008.eko urtarrilak 29

Lehenengo fasean, 100.000 txartel pertsonalizatu banatuko dituzte, Nafarroako Kutxa, Euskadiko Kutxa eta Rural Kutxarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez


Txartelaren irudia

Txartelaren irudia.

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak herritarrak egiaztatzeko txartela aurkeztu du, gaur. Erabiltzaileek identifikazio gisa erabili ahal izanen dute txartela, toki erakundeetako zerbitzu publikoak erabiltzeko (hala nola, igerilekuak edo liburutegiak), eta esate baterako, Iruñerrian eskualdeko garraioa erabiltzeko. Kontseilariak adierazi duenez, lan egiten ari dira txartela Foru Komunitateko herri arteko garraioa ordaintzeko ere erabili ahal izateko.


Nafarroako Kutxa, Euskadiko Kutxa eta Rural Kutxarekin izenpetutako hitzarmenari esker sortu ahal izan dute txartela. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren lankidetza ere badute, banaketarako, Europar Batasuneko Avanza Planaren baitan.


Txartelak erabiltzen duen irakurketa sistema berriak pertsona bakoitza bizkorrago identifikatzea ahalbidetuko du. Hartara, eskualdeko hiri garraioaren ordainketa arindu eginen puntako orduetan, edo baita igerileku publikoetako sarrera ere udan. Izan ere, irakurgailuak "hari gabeko" sistema baten bidez identifikatuko ditu erabiltzaileak, eta beraz, txartela ez dute irakurgailuan sartu edo diru-zorrotik atera beharko autobusa ordaintzeko.


Txartela, era berean, egiaztagiri pertsonal gisa erabili ahal izanen da, kiroldegietan sartzeko, Nafarroako Liburutegi Publikoen sareko zerbitzuak erabiltzeko (liburu, CD, edo DVDak mailegatzeko, eta ordenagailuak erabiltzeko erreserba egiteko), edo udalerrietako informazio gune edo webetan izapide pertsonalak egiteko. Gaur egun aztertzen ari dira txartelaren bidez Nafarroako saltokietan beherapenak egiteko aukera, eta horretarako, Nafarroako Merkatari Elkarteen Federazioarekin bilerak egiten ari dira. Txartela familia ugariak identifikatzeko erabiltzeko aukera era aztertzen ari dira.


Era berean, Toki Administrazioko Departamentuan sartzeko kontrol sistema gisa ere balio du txartelak (Nafarroako Gobernuko beste eraikin batzuetan ere erabilera hori izateko esperientzia pilotu gisa), eta probak egiten ari dira Departamentuko funtzionarioen fitxaketa kontrolatzeko. Nolanahi ere, erabilerok mugatuagoak dira. Gainera, Txartelen Erregistro Orokorrari atxikita dauden erakundeetako zerbitzuetan izena emanda dauden erabiltzaileen kasuan, txartel bakarra erabil dezakete, egiaztagiri gisa, erakunde horietan guztietan.

Dokumentazioa:
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa