(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barañaingo Liburutegi Publikoan idazketa tailerra gidatuko du Ricardo Pitak asteartea, 2008.eko urtarrilak 29

Barañaingo Liburutegi Publikoak eta bertako Udalak idazketa tailer bat antolatu dute, Ricardo Pita irakaslearen gidaritzapean aurtengo otsailean eta maiatzean eginen dena.


Ikastaroaren helburu nagusiak dira kontakizun bat ulertu eta eraikitzerakoan kontuan hartu beharreko alderdi oinarrizkoenak lantzea, bai eta ikastaroan parte hartuko dutenek idatzitako kontakizunak aztertzea ere, lau pertsonako taldetan eta irakasleen aholkuei jarraikiz, eraikitzeari nola garatzeari dagokionez egin litezkeen hobekuntzak iradokitzeko. Ikasle guztiek batera eginen dituzten lau saioetan, berriz, narratzailea, elkarrizketa eta pertsonaien eraikuntza aztertuko dira, idazle klasikoen adibideak oinarri gisa hartuta.


Baterako saio horiek ikasgai teorikoen ingurukoak izanen dira, eta egun hauetan egitekoak: otsailaren 11n, martxoaren 10ean, apirilaren 7an eta maiatzaren 12an, arratsaldeko 19:00etan Barañaingo liburutegian. Saio bakoitzaren amaieran ideia bat proposatukoa da, kontakizun bat idazteko abiapuntu izan dadin.


Ikastaroko partaideen kontakizunak aztertzeko saioek osatuko dute ikastaroa. Ikasleak lauko taldetan banatuko dira, eta hilean behin bilduko, zehazteko dauden egunetan. Aldez aurretik, partaide bakoitzak bere kontakizuna bidaliko dio ikastaroaren arduradunari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa