(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripe epidemiak behera egin du Nafarroan, eta hamabost urtetik beherakoen artean du eragin handiena asteartea, 2008.eko urtarrilak 29

Jardueraren intzidentzia tasa maila ertainean dago eta hedapen-patroia lokala da, beraz Gripea Zaintzeko Sareko zenbait sendagilek ez dute dagoeneko gripe kasurik atzematen beren gaixoen artean


Nafarroan beheraka segitzen du gripearen jarduerak, Gripea Zaintzeko Sare Zentinelak urtarrilaren 20tik 26ra bitarteko astean bildutako datuen arabera.


Epidemiaren hedapen-patroia lokala da eta sareko zenbait sendagilek ez dute jada gripe kasurik ikusten beren kontsultetan. Intzidentziaren tasa doitua maila ertainean dago (145,8 kasu ehun mila biztanleko) eta eragin handiena jasaten duen adin tartea hamabost urtetik beherakoena da, baina tarte guztietan antzeman da gripearen beherakada. Gripearen intzidentzia ia ezdeusa da 65 urtetik gorakoen artean, hau da, txertoa jartzea unibertsala den adin tartean.


Urtarrilaren 20tik 26ra, Gripea Zaintzeko Sareko sendagileek 77 kasu diagnostikatu zituzten (aurreko astean, aldiz, 112 izan ziren), eta horrek esan nahi du intzidentzia tasa maila ertainekoa dela, 145,8 kasukoa baita 100.000 biztanleko (aurreko astean tasa hori 255,7 kasukoa izan zen).


Nafarroako Sare Zentinela Osasun Publikoaren Institutuaren tresna bat da, epidemiak atzemateko erabiltzen dena; hogei mila biztanletik gora (urtarrilaren laugarren astean, 26.452, zehazki) hartzen dituzten hogei sendagile ingururen jarduera diagnostikoak osatua da sarea.


Urriaren azken astean zaintzako programa hasi zenetik, Gripea Zaintzeko Sareko sendagileek 450 kasu diagnostikatu dituzte, eta horietatik 12 aldez aurretik gripearen aurkako txertoa hartutako pertsonak izan dira. Besteak beste, gripeari aurrea hartzeko txertoak duen eraginkortasuna agerian geratzen da Sare Zentinelaren datuek erakusten dutenez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa