(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esteribar eta Uharteko udal mugapeak aldatzeko baimena eman dute, Ollokilanda-Urbi poligonoa eraikitzeko osteguna, 2008.eko urtarrilak 31

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak Eguaratseko Kontzejua (Atetz) desagertzearen aldeko txostena eman du


ILurraldearen Antolamenduko Batzordeko bileraren irudia

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko bileraren irudia. ( irudia handitu )

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak Esteribar eta Uharteko udal mugapeak aldatzearen aldeko txostena eman du, bi udalerrien artean aurreikusita dagoen zerbitzuen poligonoaren eremuan udal mugak egokitzeko. Era berean, Atetzeko Udaleko Eguaratseko Kontzejua desagertzeko baimena ere eman du. Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak legealdi honetan egin duen lehenengo laneko bileran hartu dituzte bi erabakiok (beste batzuekin batera). Erakundeak hamabost kide ditu: bost, Foru Administraziokoak; bost, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federaziokoak (FNMC); eta beste bost, hainbat erakundetakoak (unibertsitateak, profesionalen elkargoak...). Batzordearen presidentea, berriz, Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria da.


2006ko maiatzean eta abuztuan, Esteribar eta Uharteko Udalek udal mugapeak aldatzeko eskatu zioten Nafarroako Gobernuari, Ollokilanda-Urbi zerbitzuen poligonoaren eremuan bi herrien mugak egokitzeko. Izan ere, leku horretan industriako eta hirugarren sektoreko erabilera duen lurzoru urbanizagarriko sektore bat sortu dute, eta bi herrien zati bat hartzen du. Jakina denez, bi Udalek lankidetza hitzarmena izenpetu zuten, sektore horretan beren hirigintza arloko politika koordinatzeko.


2006ko maiatzaren 26ko eta 2006ko uztailaren 27ko bileretan, bi Udaletako osoko bilkurek ekimena onartu zuten. 2008ko urtarrilaren 9an, berriz, udalei entzunaldia emateko eta espedientea jendaurrean egoteko bi hilabeteko epea amaitu zen, eta aldi horretan ez zuten alegaziorik egin. Ondorioz, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak, gaurko bileran, Esteribar eta Uharteko udal mugapeak aldatzeko baimena eman du. Mugak bi Udaletako osoko bilkuretan hitzartutakoaren arabera ezarri dituzte.


Eguaratseko Kontzejua


Era berean, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak Atetzeko Udaleko Eguaratseko Kontzejua desagertzeko baimena eman du, 36 bizilagunetatik 24k egin zuten eskariari jarraiki (gisa horretako prozesuetarako legez eska daitekeen gehiengoa horixe bera da). Atetzeko Udalari eta Eguaratseko Kontzejuari entzunaldia eman ondoren, espedientea jendaurrean egon zen. Aldi horretan Atetzeko Udalak alegazioak aurkeztu zituen, Eguaratsen egindako azpiegitura lanengatik Kontzejuak egin beharreko ordainketak Atetzeko Udalaren kontuetan sartzeak udal ogasunean izanen lituzkeen ondorio ekonomikoak direla-eta. Alegazioak aztertu eta zenbait zuzemen egin ondoren, Eguaratseko biztanle gehienek, 37tik 20k, kontzejua desagertu zedin nahi zutela berretsi zuten, eta prozedura ebatzi zuten.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa