(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak zorionak eman dizkie Alfredo Landa eta Félix Viscarreti, Goya sariengatik

astelehena, 2008.eko otsailak 4

Nafarroako Gobernuak zorionak eman dizkie Alfredo Landa eta Félix Viscarreti, Goya sariengatik. Hain zuzen ere, Alfredo Landa aktoreak Ohorezko Goya irabazi du. Félix Viscarret zuzendariak, berriz, espainiar zinemaren bi sari lortu ditu, “Bajo las estrellas” filmarengatik. Honako hauek, hain justu: gidoi egokiturik onenaren saria (errealizadorearentzat), eta aktore onenaren saria (Alberto San Juanentzat).


Nafarroako Gobernuak, batetik, aktore beteranoaren ibilbide luzea eta arrakastak nabarmendu nahi izan ditu. Bestetik, Iruñeko zinemagilearen gaztetasuna eta aurrean duen etorkizun bikaina azpimarratu ditu. Era berean, Foru Gobernua pozik agertu da Mikel Salas nafar musikariaren izendapenarengatik ere.


Zinema Akademiaren XXII. Goya Sariak emateko gala atzo egin zuten, Madrilen. Félix Viscarreten lehenengo film luzea zazpi saritarako zegoen izendatuta, eta azkenean, bi lortu zituen: gidoi egokiturik onenaren saria errealizadorearentzat (Fernando Aranbururen “El trompetista de Utopía” eleberriaren egokitzapenarengatik), eta aktore onenaren saria (Alberto San Juanentzat). Alfredo Landak, berriz, Ohorezko Goya jaso zuen, egindako ibilbidearengatik. Saria José Sacristán eta Miguel Rellánek eman zioten.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa