(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak Valtierra-Arguedaseko araztegia birmoldatzeko lanak inauguratu ditu asteartea, 2008.eko otsailak 5

Lanei esker, instalazioen ahalmena handitu eta tratamendua hobetu dute


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria berriki birmoldatu eta handitu duten Valtierra-Arguedaseko araztegia ikustera joan da. Joan den urriaz geroztik, probak egiten aritu dira, eta gaur egun, oso-osorik ari da lanean. Araztegiaren birmoldaketa NILSA enpresaren estrategiaren baitan dago kokatuta. Hain zuzen ere, datorren hamarkadari begira, gune txikietako arazketa eta hamar urtetik gorako instalazioen berrikuntza ditu oinarri NILSAren estrategiak (hondakin urak tratatzeko ahalmena eta eraginkortasuna handitzeko).


Nafarroako Erriberan kalte handiak eragin zituzten apirileko uholdeen eraginez, lanak atzeratu egin ziren, baina gaur egun, uraren lerroa indartzen duten elementu berriak ditu araztegiak. Elementu berriak honako hauek dira, hain justu: bakterio ohea duen plastikozko iragazki bat (hondakin urak gehiago araztea ahalbidetzen duena), bi dekantagailu, urari eusteko tanga (ekaitzetarako tanga gisa erabil daitekeena), eta lokatzaren tratamendu aurreraturako bi instalazio. Gainera, 1992an eraiki zituzten hiru urmael handiak mantendu dituzte. Dena den, hiru txikiak desegin dituzte (izan ere, 60.000 metro koadroko guztizko azaleratik 4.500 bat metro koadro hartzen zituzten).


Lehen, mantendu dituzten hiru urmaelak ziren hondakin urak tratatzeko sistema bakarra, baina orain, tratamenduaren bigarren fasea egiteko balio izanen dute, eta hartara, arazketa eta araztegiaren ahalmena indartzea ahalbidetuko dute. Bestalde, lokatza tratatzeko bi tangek, ATAD izenekoek (Autothermal Thermophilic Aerobic Digestión/Digestio Aerobio Termofilo Iraunkorra), araztegitik ateratzen den lokatza erabat higienizatuta egotea eta lokatzaren bolumena ia erdira jaistea ahalbidetuko dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa